mintzalasai

Euskaraz bizi

Ikusi Mikusi, euskarazko haur eta gazte literaturaren lehen azoka

Lehen edizioa 2020an iragan behar zen baina bertan behera utzi behar izan zuten. Aurten eginen da beraz lehen aldiz, urriaren 8 eta 9an. Bi egunez, argitaletxeak, marrazkilariak, idazleak gomitatuak dira, eta animazioak ere proposatuko dituzte.

2021eko Ekainaren 18a | | ± 52 s

Antolatzaileak Galtzagorri elkartea, Kiribil konpainia eta Pamiela argitaletxea dira. Haien xedea, urteroko hitzordu bat sortzea da haurrentzat, gurasoentzat, eskolentzat eta argitaletxeentzat.

Hutsune batetik abiatu zen proiektua, orain arte ez baitzen euskaral haur eta gazte literaturaren plazarik. Sarako azokan euskarazko liburuak baizik ez dira izanen. Horien inguruan, hainbat tailer, ikusgarri eta topaketa antolatu dituzte.

Azokak bi egun izanen ditu: lehena, ostirala, eskolen eguna izanen da. Larunbata, berriz, familien eguna.

Haur bat = liburu bat

Ikusi Mikusi azoka horren bidez, antolatzaileek nahi lukete eskola egunean etorriko den haur bakoitzari "liburu bat eskuratzeko bono bat eskaini": helburua betetzeko, diru biltze kanpaina bat abiatu zuen ekainaren 1ean, Itsulapikoa plataforman.


Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.