mintzalasai

Euskaraz bizi

Olentzero

Aurten ere, ikazkin mitikoa menditik jautsiko da Mari Domingirekin batera, argiaren itzulera ospatzeko.

2024ko Abenduaren 13a | ± 01 min 15 s

Arroka elkartearen gidaritzapean, Olentzero hirian izanen da abenduaren 22an, igandearekin. Hitzordua 16:00etan Sainte Eugénie plazan, euskal kantuentzat, erraldoien eta Joaldunen konpainian, txokolate eta arno bero zein goxokiekin. Desfile musikatua 17:15etan abiatuko da Baratze Publikora joateko, Birjinaren zabaldegian geldialdi bat eginez.

Anitzetan "€œEuskal Bizarzuri"€ gisa gaizki aurkeztua, Olentzero baikortasunez beteriko mezua eramaten duen pertsonaia misteriotsua da. Aurten ere, ikazkin mitikoa menditik jautsiko da Mari Domingirekin batera, argiaren itzulera ospatzeko. Miarritzen, gazte zein helduentzat, euskararen eta euskal kulturaren inguruan elkartzeko aukera izanen da.

Miarritzeko elkarteek merezitako ongietorria emanen diete Olentzero eta Mari Domingiri. Zatozte betikotzera familian eta jantzi tradizionalez jantzirik, bizirik eta gaur egungo tradizio bat!

16:00 - Sainte Eugénie plaza

Kantuak

Haurrentzako goxoki broxetak

eta argi banaketa

Arno eta xokolate beroak

17:15 - Plazatik Portu Zaharrera

Desfilearen abiatzea (Zigante, Kotilun, Gaitero...)

Iragatea Atalaiako tuneletik

Olentzero eta Mari Domingiren harrera

Birjinaren zabaldegian

18:30 - Baratze publikoa

Animations diverses

Animazio ezberdinak

Euskal kantak & dantzak

Mutxikoak txaranga batek animaturik

Txistor, sagarno...

Euria bada, plaza berrin


hari@
Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.