mintzalasai

Euskaraz bizi

'"Euskararen politika publikoa urrunago joan behar da! '"

2013ko Urriaren 29a | MAIALEN ETCHEVERRY | ± 04 min 07 s

2014 urte berezi bat izanen da euskararen aldeko ekintzarako Biarritzen, azken epe desberdin batzuen galkadura batekin: EEP/Biarritz Hiria hitzarmenaren bururapena otsailean, auzapez aldaketa martxoan eta misio kargudunaren kontratuaren bukatzea apirilean.

Arrazoi hauek baliatu ditugu, 20 urteko ekintzak berriz aipatzeko, euskaraz arduratzen den Auzapez axuanta, Maialen ETCHEVERRYrekin.

Duela 20 urte inguru, Biarritzek politika boluntarista bat abian ezarri du euskarari dagokionez. Zer nolako bilana ateratzen duzue gai honetaz?

6 urte Euskara Bulegoa eta axuanta funtzioa sortu ondotik, orokorki bilana baikorra da. Bestalde, hautetsi abertzaleen lanari esker, lorpen nagusiak zenbatzen ditugu. 2014 guretzat urte junta bat izanen den neurrian, garrantzitsua da bilan baten burutzea, autokritika bat zergatik ez, eta etorkizunerako proposamen konkretu batzuk plazaratzea.

Eskoletako kopuruak, euskara ikasten duten helduen kopurua, urte osoan gaindi proposatu hizkuntz animazioak, elkarteen bizkortasuna... behatzen baditugu, kurritu bidearen hedaduraz ohartzen gara. Euskararen defentsaren erronka molde zabalean partekatua da bizilagunen artean; urrats handi bat da nire iritziz.

Hau dela eta, normalizazioa eta berreskuratzearen bidea oraindik luzea da: familiako transmisio ahula, hizkuntz ingurumena gehienik frantsesez, estereotipo iraunkorrak, euskararen erabilpenari frenoak bizi publikoan.

Mugak aipatzen dituzu. Zehazten ahal dituzu?

Euskararen mailan, gauza anitz egina izan da 20 urtez, segur, baina gauza batzuk ez dira eginak izan. Beste aldetik ere, giza, finantza eta egitura mugak behatzen ditugu.

Hizkuntz egitasmoa, barneratu beharreko nozio arrunt berri bat da administrazio batean. Zerbitzuen egokipen bat eta hauen baitan ulermen indar bat eskatzen ditu. Hizkuntzaren berreskuratzearen erronka, pentsamendu politikoko familia guziek partekatu behar dute, eta zerbitzu desberdinek eraman behar dute. Ez da klan bat edo Bulego baten monopolioa.

Guri dagokigunez, 6 urteko jardueren ondotik, ondorio honetara heltzen gara: hizkuntz politika eraginkor bat obran ezartzeko, aldi berean, baliabide gehigarriak (jendeak, dirua,...) eta ekintzen zeharkakotasun bat beharrezkoak dira. Ororen buru, tresna egokiak plantan ezarriak izan dira; eraginkorrak bilakarazteko baliabideak eskas dira.

Zoin printzipioen gainean oinarritu daiteke hizkuntz politika berri hau?

Bilan garai batean gaude, eta hau Euskararen Erakunde Publikoarekin partekatu beharko dugu, baina baita ere, barnean, Gidaritza Batzordean. Engaiamendu berriak, etorkizunean zehaztuko dira.

Baina helburua argia eta ezinbestekoa da: euskararen berreskuratzea. Aldi berean milurtekoa eta gaur egungoa den hizkuntza hau, ondoko belaunaldiei helarazi behar zaien aberastasun bat da.

Frenoez mintzatzeak, hizkuntz politika anbiziotsu baten printzipioak zehaztera eramaten gaitu beraz. Nire aburuz, zeharkakotasun, orokortasun eta transmisio nozioetan datza gehienbat.

Zeharkakotasuna hizkuntz erronka denek eraman eta partekatu behar baitugu. Orokortasuna euskarari buruzko ekintzak denentzat ikusgarriak izan behar baitira eta deneri zuzenduak (ez bakarrik euskaldun edo euskaltzaleei).

Azkenik, hizkuntzaren, oroimen kolektiboaren transmisioa, familiaren betebehar bat izan behar da baina ordezkatzen dugun administrazioak sustengatu behar du, aukera aurkezten den aldi oro.

Baina orduan, zoin tresna erabili botere handitze hau obran ezartzeko?

Orokorki, euskararen politika publikoa urrunago joan behar da, baliabideak emendatuz eta tresnak hobetuz. Inguru guziak zehaztekoak dira, baina baliabide azkarragoak eta eskumen zabalagoak dituen '“Euskara Zerbitzu'” baten gainean bermatuko da nire iritziz.

Hortik landa, dena eraikitzekoa da: aitzinkontua, langile kopurua, misioak, eskumenak, lehen neurriak, ekimen berritzaileak,... urte guzi hauek eta tokiko aktoreekiko harremanari esker, ideia zehatzak baditugu datozen urteetarako. Guri dagokigu kopuru handienarekin partekatzen segitzea. Prest gaude, desafioa handia da.


hari@
Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea,...

ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.