mintzalasai

Euskaraz bizi

Mari Domingi eta Olentzero

2020 urte berezia agurtzeko, elkarrizketa paregabea lortu du Mintza Lasaieko erreportari taldeak. Gure harremanak eta mugitzeko askatasuna biziki trabatuak diren garai hauetan, zertan dabiltza Mari Domingi eta Olentzero? Lortuko dute eguberriko zereginak ohiko moduan eramaten? Kezka hauek argitu nahian, mendira bidean ikusi dugun txori batek Biarritze aldeko etxe eder batera eraman gaitu, eguberriko protagonistengana.

2020eko Abenduaren 11a | ± 04 min 43 s

Entzun Mari Domingi eta Olentzeroren mezua:

https://youtu.be/pkwPWHztBLw


Elkarrizketa:

Zertan ari zarete hemen, menditik urrun, egun hauetan?

Mari Domingi: Azken hilabeteetan zerbait berezi gertatzen zela sendi genuen. Herri eta hirietatik zetozen hotsak entzunez jakin dugu birus ttipi ttipi batengatik, jendea etxetan egona zela eta maskaturik ateratzen zela.

Olentzero: Ezin sinetsirik, egoera zertan den ikustera jin gira. Eguberri prestatzen hasi gira, beraz Euskal Herria zertan den jakin nahi ginuen.


Nola pasa duzue urte berezi hau mendian?

M.G: Udaberri eta udazken honetan mendizale gutti entzun ditugu, arrabots gutti entzuten zen. Baina ez zen bizi faltarik! Natura lasaiagoa zen, animaleak guttiago beldurtzen ziren eta guk gehiago ikusten genituen! Udan aldiz, jende anitz etorri da, jendeak airea hartzeko beharra zuela nabaritzen zen!

O: Herrietatik jendearen kezkak entzuten ditugu baina lorpenak ere ikusi ditugu. Etxeetan hetsirik eta zailtasunetan izan dira batzu, beste batzuk aldiz eguneroko zurrunbilotik atera eta lasaitzea lortu dute, gauzak denborarekin eginez, familian denbora pasatuz eta batzutan leihotik xoriak hegan ikusiz, sinpleki.


Olentzero, ikatza egin ahal izan duzu betiko moduan, sua pizteko?

Olentzero: Bistan dena! Jo ta ke ibili naiz lanean eta aurten beste urteetan baino ikatzgehiago prestatu dut?argi beharretan izanen direla herritarrak uste dut. Etxe batzuetan bazterrak berotzeko beharra senditzen da. Txondor berriak egin behar izan ditut eta zuhaitz batzu landatu ere. Oihana ez baita hustu behar!


Eta haurren opari eta beste eskaerak betiko moduan iristen ari dira aurten mendi aldera?

Mari Domingi: Bai hasi dira lehen nahiak iristen. Manera ezberdinak badira horiek helarazteko, mendira oihu eginez, hitzak eta marrazkiak ate aitzinetan ezarriz, ikastolan utziz, idatziz, edo beste mila manera. Segur izan mezu guztiak iritsiko direla. Ondotik Olentzerori emanen dizkiot behar den guzia presta dezan.


Eta eguberri gaua prestatzeko lanak aitzina doaz?

Olentzero: Urte guziz bezela abenduan herriko giroa sentitzen hasten gira eta orduan hasten gira. Ttuku-ttuku prestaketak aintzina doaz.


Lortuko duzue aurten ere eskaera guztiak betetzen?

Mari Domingi: Ez ote dugu urte guziz lortzen? Jo ta ke lanean ibiltzen gira haur guziei poza eta zoriona banatzeko. Eta aurten ere hemen gira.

Olentzero: Ez da langabezirik guretzat. Aurten ere herri, etxe eta eskoletatik pasako gira. Batzutan ikusiko gaituzue, beste batzutan, entzunen, sentituko edo gure aztarnak atxemanen dituzue. Gu bionak eta astoarenak ere seguraski!! Segur izan aurten ere Euskal Herriko zoko guzietatik pasako girela.


Eguberri ate joka dugunean, hainbat herritan egiten ohi duzuen bisita ezingo da gertatu aurten....

Olentzero: Egia da, aurten herrietan eta eskoletan bisitak ezberdinak isilagoak izan daitezke, gutti agertuz. Ohiko ibilaldiak ezingo dira antolatu leku anitzetan. Zuek begiak zorroztu, beharriak luza eta gure berri izanen duzue.

Mari Domingi: Aurten naturari eta ingurumenari kasu egin beharko diozue gure berri ukaiteko. Aztarna batek edo xori baten txioek gure berri eman deikezuee. Mintzalasaikoek ez al duzue gure etorreraren berri ukan? Xoriak kalakari ederrak dira, aski izaten da entzuten jakitea.


Urte hau ongi bukatzeko eta 2021 urteari ongi etorria egiteko, mezu berezirik baduzue haurrentzako eta familia guztientzako?

Mari Domingi: Pentsatzen dugu aurten beste urteetan baino gehiago jendea ohartu dela inguratzen gaituzten bizidun guzien garrantziaz. Arbol, xori, mariorratz, erle? gure erreinua osatzen duten izaki eta landarerik gabe, bizirik ezin dela izan. Aurten beste urteetan baino gehiago jendea ohartu da, gure inguruan dauden pertsonen artean elkar laguntzari esker baizik aitzina gaitezkeela. Aurten jendea ohartu da biziak eta askatasunak ez duela preziorik. Beraz aurten beste urteetan baino gehiago, zaindu maite duzun hori!

Olentzero: Egun ilunen ondotik beti eguzkia itzultzen da. Hori da gure mezua eta urte guziz azkarki kantatu nahi duguna.


hari@
EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.

EUSKARAZ KANTATUZ! TAILERRA

EUSKARAZ KANTATUZ! TAILERRA

  • Irailaren 20 | 10:30 | BAB

2025e(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03 04 05 06 07
08 09 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30

2025e(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Gaur

2025e(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Gaur

2025e(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Gaur

2026(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2026(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28
Gaur

2026(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur

2026(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Gaur

2026(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

2026(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Gaur

2026(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Gaur

2026(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur
Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.