mintzalasai

Elkartea

Osteguna, plazera har

Mintzalasai festibaleko egitaraua egunez egun: irailaren 18a, osteguna.

2025eko Irailaren 4a | | ± 01 min 41 s

10:00>11:00 BIARRITZ Ohakoa

NINI IRAKURZALEAK

#irakurketa | Vero Ohakoara jinen da ipuin irakurketa baten eskaintzera, haurren plazer handiarendako. 0-3 urtekoentzat.


10:00&14:30 BIARRITZ Mediatekako ikusentzun aretoan

MAITEDER

#ikusgarria | Eskola denboran. Bi pertsonaiek sekulako bidaia egingo dute eta abenturak biziko dituzte, zerbaiten bila dabilenean, MAITEDERren bila.... Barruranzko bidaia sakona, ingururanzkoa eta urrutiranzko bidaiak... Ikuskizunaren ondotik, artistek publikoari MAITEDER mundu berri bat sortzea proposatzen die, baita ere eztabaida une bat.


10:30>11:30 BAIONA Askatasun plaza

BISITA GIDATUA: TXOKOLATE GOZOA

#bisita | Zure zapore-sentsazioak protagonistak dira txokolatearen inguruko topaketa honetan. Txokolategileekin topaketa eta Baionako txokolatearen historia ezagutzea, XVII.mendetik gaur egun arte. Bisitak dastatze bat barne hartzen du. Lekuak erreserbatzeko:euskara@bayonne.fr / 05 59 46 60 57


18:30>21:00 BIARRITZ Bistrot zingué

SUKALDARITZA TAILERRAK

#gastronomia | Mihia, hizkuntza ta plazera lotuko dituzten 5 tailer proposatuko dira:

-Barazkijaletailerra

- Kroketa tailerra ’’Mirelen’’ erara

- Euskal sagarnoak & sagarrak tailerra

- Sendabelar eta landare aromatikoak

- Euskal pastiza

Etxean berriz egiteko errezeta errex baina onak.

Max: 12 perts/tailer.


18:30>21:00 BAIONA - ON! ESPAZIOA (trinketako karrika)

LANETIK LEKORA

#lankolektiboa | Duela 2 urte piztu ziren Lanetik lekora hitz orduak, euskara lan munduan garatzeko asmoz.Profesional euskaldunen sarea ehuntzen eta euskaraz egiten diren lan harremanak sustatzen ditu geroztik. Zuen enpresa edo zerbitzuak ezagutarazteko, jende berriarekin elkar trukatzeko, lagunartean euskaraz momentu goxoa pasatzeko, etorri gure ikustera! Baionako ON! guneko hiru espazio partekatuak ezagutzeko aukera, baso bat partekatuz.


Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.