mintzalasai

Elkartea

Astelehena, mugi hadi!

Mintzalasai festibaleko egitaraua, egunez egun: irailaren 16a, astelehena.

2025eko Agorrilaren 28a | | ± 01 min 31 s

9:00>12:00 BIARRITZ - Skate Park & Atabal

INTEGRAZIO EGUNA

#tailerrak| Ikasturtea ongi hasteko eta ikastetxe berrian ongi integratzeko, Villa FAL kolegioko sail elebiduneko seigarrenek euskarazko jarduerak izango dituzte goiz oso batez: skatea, sofrologia musikala eta txalaparta programan izanen dute.


14:00>16:00 BIARRITZ - Marion Aintzira

ESKOLEN ARTEKO HERRI JOKOAK

#iniziazioI Biarritzeko eskola elebidunek herri joko desberdinak entseatzen ahalko dituzte. Trukatze tarte polita euskaraz mintzatzeko eta jostatzeko.

Jarduera hau Biarritzeko klase elebidunetako CPtik CM2ra idekia da.


16:00>18:00 BIARRITZ - BO Café (Aguilera kiroldegia)

PREZIOAK EUSKARAZ! SALTZAILE & OSTALERREI ZUZENDUTAKO INIZIAZIOA

#deskubritze|15 hitz aski direlako euskaraz 1000 eta gehiagoraino kontatzeko, parada ezinbestekoa prezioak eta kantitateak euskaraz adierazteko.Zuen lagun erdaldunak motibatu iniziazio horretan parte hartzeko Fitxa oroigarri bat eskainia izanen zaie gogoan atxikitzeko.

Komertsanteei eta bezeroei zuzendua.


18:30>20:00 BIARRITZ - Notary kiroldegia

ROLLER INIZIAZIOA FAMILIAN

#lerra saioaI Iniziazio ludiko bat, 4 eta 80 urte artekoentzat! Profesionalek koadraturik, aktibitate horrek gonbidatzen zaitu familian, umore onean, lerratzearen plazera aurkitzera edo berriz aurkitzera. Hasiberriak ongi etorriak!


19:00>20:30 BAIONA - Luma espazioa (Ste Catherine karrika, 39a)

FELDENKRAIS

#hurbiltzea|Zatozte zuen lehen murgiltzea metodo honetanbizitzera. Euskaldun trebe ala ikaspen bidean diren heldu orori zuzendua da.


ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.