mintzalasai

Elkartea

Asteazkena, haurren eguna

Mintzalasai festibaleko egitaraua, egunez egun: irailaren 17a, asteazkena.

2025eko Irailaren 3a | | ± 01 min 13 s


10:00>12:00 BAIONA - Atalante

BIKOIZKETA TAILERRA

#zinema| Tailer honetan, film bikoizketak egiten ikasiko duzu. Agian hurrengo zinemaren arrakasta handiaren ahots mitiko bilakatuko zira!

8 urtetik goiti, haurrer eta helduer idekia

Izen emaiteak: leire@atalante-cinema.org


10:00>12:00 BIARRITZ Phare

ITSAS BAZTERREKO IBILALDI KOMENTATUA

#Bisita | Tren txikiarekin, Itsasargitik Portu Zaharrera, Miarritzeko historia handi eta txikiak ezagutzeko


15:00>16:00 BIARRITZ -Mediateka

TOR MAGOA

#magia | Sorginkeri, arao eta amarruz betetako ikuskizun parte hartzailea eta umoretsua. Adin guzietako ikusleek magiaren sekretu miresgarriak sentitzeko aukera ezin hobea izanen dute. Gainera, haurrek ez dute soilik magia ikusiko, eginen dute! 5-99 urte artekoentzat. 110 pers gehienez


16:00 BIARRITZ - Mediateka

KRAKADA

#buffet | Goxokiak eta edariak eskainiko zaizkie parte hartzaileei, arratsalde eder honen borobiltzeko.


16:30>18:00 BIARRITZ -Arroka

MINTZA PRAKTIKA SAIOA

#praktika | Zatozte giro goxo batean euskaraz mintzatzera. Maila guziei idekia


17:00>18:20 BAIONA -(Chalibardon karrika, 1)

ERREALITATE BIRTUALA

#murgiltze | Errealitate birtualaren munduan murgil zaitez! Bakarrik edo taldean, bizi itzazu sekulako abentura eta sentsazio biziak! 12 urtetik goiti



Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.