mintzalasai

Elkartea

Webgune berritua

Mintzalasai.eus webgunea berritu dugu, EEPren diru-laguntzari eta Miarritzeko Euskara Zerbitzuaren laguntza teknikoari esker. Edukiak berrantolatu ditugu, atal berriak sortu, nabigazioa errextu? Zuen beharrei egokitutako atari bat diseinatzen saiatu gira.

2021eko Otsailaren 17a | | ± 02 min 43 s

"Identifikatu beharrei erantzutzeko"

2020 urtean, webgune honetako bisitari kopurua 3 aldiz biderkatu da: 44.000 erabiltzaile, 70.500 saio, 136.000 orrialde bisitatu? Alde batetik konfinamenduaren ondorioa da, baina bestetik, erran behar da, elkarteko kideek sorturiko edukiak ausarki hedatuak izan direla.

Artikulu horiek sortzeko, hiztunek euskararekiko dituzuen beharretan oinarritu gira: haur euskaldunen guraso erdaldunek, euskaraz bizi nahi duten euskaldunek, tresna beharretan diren euskara ikasleek eta hizkuntzen inguruko interesa ase nahi dutenek.

Tresna praktikoa

Erabiltzaileek 3 berrikuntza nagusi ikusiko dituzue:

- Hobeki antolatuak diren edukiak: artikuluek sailkapen berria, atal berriak (potretak, lan eskaintzak?), barne eta kanpo loturak?

- Zerbitzuak sarean: euskaraz informatzeko hedabideak, zenbait egoeratan laguntzeko hiztegiak, sarean ikasteko kurtsoak, haurrentzako aisialdiak eta kultura helduentzat? Hori dena klik batean.

- Hizkuntzen kudeaketa dinamikoa: hizkuntza bakoitzak atari propioa duen arren, artikuluak ez dira beti berdin-berdinak izaten, hiztun motaren arabera egokitzen baitira. Gainera, euskaraz irakurtzea sustatzen da botoi klikagarri baten bidez, eta irakurketa maila eta denbora jakinarazten dizkizuegu.

"Euskararen mundura sartzeko atea"

Plataforma kolektiboa

Webgunea iF diseinuak-ek egin du, Mintzalasaien hastapenetik lan egiten baitugu berekin. Gaur egun, 7 kidek elikatzen dituzte sare sozialak, urte hastapen honetan finkatutako karta baten arabera. Bestalde, edozeinek proposa dezake artikulu bat, agendako hitzordu bat edo aurkitegiko eragile berri bat, horretarako eskaintzen ditugun inprimakiak betez.

Bestalde, sare sozialak osoki berregokitu ditugu. Horrela, kanal bakoitzean dagokion tonuarekin arituko gira, gure helburuak hobeki betetzeko. Kanal horiek (Facebook, Instagram, Youtube, Telegram?) ez dira soilik jendea webgunera bideratzeko; edukiak partekatzeko eta euskararen inguruan paradigma berri bat eraikitzeko tresnak baizik.

Tresna guzi horiek euskararen biziberritzearen alde lan egiteko dira. Zentzu horretan biziaraziko ditugu, euskararen munduaren erakusleiho izanez, bere aniztasunean. Orain denon gain da lotura hauek hedatzea eta ingurukoei partekatzea.

"4 atal deskubritzeko"

1) Berriak:

Euskararen berriak, potretak, lan-eskaintzak, baliabideak, partekatzeko ideiak, agenda bat eta informazio haria; euskarari konektatzeko.

2) Gure ekimenak:

Mintzalasai elkarteak antolatzen dituen 3 ekimenen (iraileko festibala, ekaineko euskaltegietako aktibitate programa eta urriko ikastetxeetako aktibitate programa) aurkezpen zehatzak.

3) Baliabideak:

Aurkitegi osatua, hiztegi txikiak, hizkuntzari buruzko gidak, besta antolatzaileentzako kita eta Interneten atzematen ahal diren tresnak.

4) Nor gira:

Mintzalasai hobeki ezagutzeko eta gurekin kontaktuan sartzeko.


ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.