mintzalasai

PortretakKEPA AKIXO, ZIGOR

Zigor: "Herri bat egin duen hizkuntza baten semea naiz"

Estreinaldiaren eromena atzean utzirik, Biarritzeko Bellevue areto zoragarriaren atarian errezibitu gaitu Zigor artistak (Aretxabaleta, 1947). EGU ITURRIA erakusketaren obren artean, gure galderak erantzuteko tarte bat hartu du, bidaia poetiko baten erdian.

2021eko Uztailaren 16a | | ± 05 min 58 s

Uda osoan, Biarritzeko Bellevue aretoan zer ikusiko dute Egu Iturria erakusketaren bisitariek?

Lehen aretoan, lehen pieza, eguzki lore bat da, eta hemen azpitik behatzen baduzu, zulo txiki baten erditik gurutze bat ikusiko duzu; euskal mitologiak kristautasunarekin nola egin duen topo adierazi nahi izan dut eta biak nola bizi izan diren elkarrekin, erdi nahastuta, batak besteari leku bat eginez. Lehen parte huntan, euskal mitologian dauden bi zutabe handietatik, iluna eta argia, indartsuenak du ikuslea gidatzen, Egu. Egu da eguneroko berpiztea, eguneroko itxaropena, egunero berriz hasten den bizia, behin eta berriz, biziaren ziklo amaigabean. Egu da eguzkia azaldu baino lehen agertzen den argi hori. Argi horrek mundua zuri beltzez erakusten digu eta hemen hori islatu nahi izan dugu, dena zuri beltzez jarriz, iluna eta argia, hemen ilunpean, aurrez aurre diren bi gauza.

Erakusketa bi zatitan banatua da, lehenean zizel lanak eta margolanak dira nagusi gizakiaren bidaia luzeaz, hizkuntza baten sorreraz, sormenaz, sinesmenez, eta gai guzti horien inguruan dauden misterioez? Beste partean argazkiak dira nagusi eta paretetan zuzenean eginiko zenbat lan ere bai? Egu Iturria erakusketa, harpeetan bizi ziren arbasoen lehen hitz eta marrazkietatik hasiz, gizakiaren urratsetan, bidaia poetiko bat egiteko gomita da, ez bidaia zientifikoa edo kronologikoa.

Nor da Zigor artistaren itzalean dagoen Kepa Akixo jauna?

Gipuzkoan sortua naiz, Aretxabaletan eta etxetik joan behar izan nuenean, Lapurdira iritsi nintzen, eta Biarritzera. Geroztik hemen nago, asko maite dudan hiria da nahiz eta anitz aldatzen ari den azken boladan eta ez beti zentzu onean. Hasieran argazkilaria nintzen eta behin, 80. hamarkada hasieran, Remigio Mendiburu, gazteegi hil den Euskal Herriko eskultore handiari potreta bat egiteko galdegin zidaten. Bere tailerrean sartu nintzenean norbait ikusi nuen zura lantzen eta bat-batean, errebelazio bat bezala sentitu nuen, oso fisikoki sentitu nuen hori zela nire bidea. Urtebete beranduago hasi nintzen eskultore lanetan, gero marrazten, margotzen eta gero, berriz argazki makina hartu nuen beste argazki mota ezberdin bat egiteko... Eta hori da, Kepa Akixotik hasirik, Zigor artistaren ibilbidea.

Nola sortu da Egu Iturria?

Aspalditik banuen mitologiaz lan egiteko gogoa. Duela urte bat eta erdi, Biarritzeko udalak deitu ninduenean erakusketa baten antolatzeko proposamenarekin, horri buruz egiteko baldintza jarri nuen eta onartu zuten. Geroztik horretan ibili naiz lanean obrak guztiak egiten, egurrezko zizel lanak, Goikoetxea etxeko buztinez eginiko obrak, margoak, argazkiak... Gero Biarritzen erakusketak antolatzen jende biziki ona eta profesionala dago, jakintasun handiz ari dena, eta gaitasun bikain horiek artisten eskura jartzen dituztenak.

Hizkuntza baten sortzeaz galdekatzen dute zure obrek? Euskaldun izateak badu eraginik zure lanean?

Erakusketan hain zuzen testu batean erraiten dut Herri bat egin duen hizkuntza baten semea naiz; hemen dauden lan guztiak eta bestela ere egin ditudan beste obra anitz hizkuntzatikan sortuak dira. Horrek eman dio nire munduari hunkia, pentsatzeko modu bat, ikusteko modu bat, mundua sentitzeko modu bat.

Euskal Herria ez litzateke izango euskararik gabe eta nik Euskal Herria zutik eta bizirik ikusi nahi dut hemendik 1000 urteetara ere bai

Artistak ongi bizi dira Euskal Herrian?

Lehenik definitu behar dugu zer den ongi bizitzea. Uste dut Euskal Herrian artista asko eta asko direla ez dakit denok ekonomikoki aise bizi diren, segurki denak ez. Baina euskal artistak, behintzat, lanean ari dira jo eta ke, denek badute zerbait errateko eta gehienak gauza interesgarriak adierazteko. Gero asko bakartasun handian bizi dira eta gizarteari bakartasun horren mina sentitzea ez zaio errexa.

Euskara txikitatik dakizu?

Bai ama hizkuntza dut, betidanik erabiltzen dut eta Lapurdi kosta zati honetan ere lortzen dut euskaraz maiz hitz egiten inguruan ditudan lagunekin.

Zein da zure gustuko lekua euskaraz aritzeko?

Garai batean, Plaza Berriko ostatuan biltzen ginen baina egia da Biarritz asko aldatzen ari dela. Bestela nire tailerrean ere oso gustura ari naiz bisitan datozen lagunekin.

Ligatzeko zer da hoberena? Euskaraz aritzea edo artista zarela erratea?

Zaila da erratea zeinek duen erakargarritasun handiena; euskarak badu xarma berezia eta artistarenak ere zerbait ekartzen du agian? Orduan biak batera ez gira gaizki.

Haserretzen zira euskaraz?

Bai euskaraz haserretu naiteke, baina kexu naizenean, hizkuntza guztiak erabiltzen ditut.

Nola ikusiko zenuke ametsetako Euskararen Herria?

Baxe-Nafarroa maite dut izugarri, bertako euskararen doinua bereziki; bertan nire gorputza epeltzen edo berotzen da. Euskararentzat aberri ederra izango litzateke.

Zure ametsa?

Iraun dezagun euskaldun luzaz. Euskal Herria ez litzateke izango euskararik gabe eta nik Euskal Herria zutik eta bizirik ikusi nahi dut hemendik 1000 urteetara ere bai. Ametsak amets, baina amestea beharrezkoa da.

Erakusketaz, info+:

https://www.biarritz.fr/les-actualites/actualite/expo-zigor-au-bellevue https://www.eke.eus/eu/agenda/zigor-egu-iturria


Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea,...

ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.