mintzalasai

Euskaraz bizi #euskarazbizi #vivreenbasque

Konfinaturik ere, irakurtzekoa aurki daitekeelako #2

Bideo labur bat (Izurria #2), Biarritzeko mediatekan lan egiten duen Nora Arbelbide Letek egina. Mediatekak hetsiak badira ere, uste baino gauza gehiago aurki baitaiteke sarean. Liburuak, musikak, filmak eskuragarri egin, hori da ideia.

2020eko Apirilaren 1a | ± 05 min 45 s

Hemen bigarrena: Izurria (Ibaizabal) liburua, Albert Camus-k idatzia. Literatura Unibertsala bildumarako euskaratu zuena Imanol Tapiak liburua osorik aurki daiteke sarean (https://armiarma.eus/unibertsala/camus/). Orohar, azpimarratzekoa da armiarma web gunearen aberastasuna, eta hauen artean, preseski; euskarara ekarriak sailarena hemen (https://ekarriak.armiarma.eus/).

Albert Camus bera nor izan den ulertzeko zenbait pista ematen ditu Juan Luis Zabala kazetariak artxiboko artikulu honetan (https://www.berria.eus/paperekoa/1484/032/001/2013-11-06/egarria-pizteko.htm), bereziki Txillardegiren baitan Camus-k izan eragina argi utziz.

Bestela, frantsesa ulertzen dutenentzat, hemen liburua oisorik irakurria.

Funtsean, bilaketa azkar bat eginez liburua ere osorik aurki daiteke, PDF formatuan.

Artikulu hau gehiegi luzatu gabe, liburuaren zenbait pasarte hemen, gaurko egoerak nola egiten dion oihartzun ikusteko:

“Zenbakiak dantzan zerabilzkion gogoan eta bere buruari esaten zion historiak ezagutu dituen hogeita hamar inguru izurrite handiek ehun milioi inguru hildako sortu zituena. Baina zer dira ehun milioi heriotza? Gerra egin duenak, apenas jakin ohi du zer den hildako bat. Eta hildako gizon batek hilda ikusi dutenean baino pisurik ez duenez, ehun milioi gorpu historian zehar barreiaturik lauso bat besterik ez dira irudimenean. Konstantinoplako izurriteaz gogoratzen zen doktorea, Procopek zionaren arabera, hamar mila hildako sortu zituena egun bakar batean. Hamar mila hildako bost aldiz dira zinema handi bateko publikoa. Horra hor egin beharrekoa. Bost zinetako irteeran jendea bildu, hiriko plaza batera eraman eta pilan hil daitezela, argitasun gehixeagorekin ikusi ahal izateko. Gutxienez, jarri ahal izango genituzke aurpegi ezagun batzuk pilaketa anonimo horretan. Baina, jakina, ez dago hori egiterik, eta gainera, nork ezagutu hamar mila aurpegi? Bestalde, Procope bezalako jendeak ez zekien kontatzen, gauza jakina da hori. Kantonen, orain dela hirurogeita hamar titre, berrogei mila arratoi hil ziren izurriarekin, epidemiak biztanleengan bere eragina izaten hasi baino lehen. Baina, 1871n, ez zegoen arratoiak kontatzeko modurik. Gutxi gora behera egiten zituzten kalkuluak, gaingiroki, akats nabarmenak egiteko probabilitatez. Hala, arratoi batek hogeita hamar zentimetrotako luzera badu, berrogei mila arratoi bata bestearen atzetik jarrita..."

“Zenbait gerra hainbat izurri sortu ohi da munduan. Eta, halere, izurriteek eta gerrek ustekabean harrapatu ohi dute beti jendea. Ustekabean harrapatua zuen Rieux doktorea, gure hiritarrak ere ustekabean harrapatuak zituen bezala, eta honela ulertu behar ditugu beraien duda-mudak. Honela ulertu behar dugu hura kezkaren eta konfiantzaren artean banatzea ere. Gerra sortzen denean, jendeak esaten du: "Ez du luzaro iraungo, astakeria handiegia da". Eta, ezbairik gabe, gerra astakeria handiegia da zinez, baina horrek ez dio aurrera egitera galaraziko. Astakeriak ekin egiten dio beti, horretaz jabetuko ginateke geure buruari beti begira egongo ez bagina. Honi dagokionez, gure hiritarrak mundu guztiaren antzerakoak ziren, euren buruengan pentsatzen zuten, edo beste modu batera esanda, humanistak ziren: ez zuten izurriteetan sinesten. Izurritea ez dago gizakiaren neurrira egina, eta beraz, izurritea ez dela benetakoa esan ohi da, pasako den amesgaizto bat besterik ez dela. Baina ez da inoiz pasatzen, eta amesgaiztotik amesgaiztora, gizonak dira pasatzen direnak, eta humanistak lehendabizi, ez baitira horretaz arduratu. Gure hiritarrak beste edozein bezain errudun ziren, apaltasuna ahaztua zuten, horixe zen guztia, eta oraindik ere beraientzat edozer gauza posible zela pentsatzen zuten, horren ondorioa izurriteen ezintasuna zelarik. Salerosketan jarraitzen zuten, bidaiak prestatzen zituzten eta iritzidunak ziren. Nola izango zuten bada etorkizuna, desplazamenduak eta eztabaidak ezabatzen dituen izurria gogoan? Libre sentitzen ziren eta inor ez da sekula libre izango izurriterik dagoen artean".

“Hainbat arrazonamendu entzun izan ditut burua zoratu beharrean jarri didatenak, eta beste buru batzuek hilketa baisteraino zoratu dituztenak, ezen azkenerako ulertu baitut gizonen zorigaitzaren arrazoia garbi ez hitz egitean dagoela. Garbi hitz egin eta garbi jokatzearen alde agertu nintzen orduan, bide onetik joan ahal izateko. Ondorioz, errauspenak eta biktimak daudela diot, eta kito. Hau esaterakoan neu errauspen bilakatzen baldin banaiz, gutxienez ez da onetsi dudalako izango. Errugabeko hiltzaile izaten saiatzen naiz. Ikusten duzun bezala, ez dago horretan aparteko hantustekeriarik.”

“Hala, hiritik zetozen alaitasunezko garrasiak entzuterakoan, gogoan zuen Rieuxek alaitasun hura mehatxupean egongo zela beti. Ezen bai baitzekien jende haiek ez zekiten gauza bat, liburuek dakartena, izurriaren baziloa inoiz ez dela hiltzen eta ezta desagertzen ere alegia, urteak eta urteak eman ditzakeela altzarietan edo oihaletan lozorroturik, pazientziaz geratzen dela itxaroten geletan, sotoetan, maletetan, mukizapietan eta paperetan, eta, agian, etorri daitekeela egun bat, zeinetan, gizonen zoritxarrerako eta ikasi dezaten, bere arratoiak iratzar baititzake eta hiri zoriontsu batera hiltzera bidali.”


hari@
Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.

Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

TENIS INIZIAZIOA

TENIS INIZIAZIOA

  • Irailaren 21 | 18:30 | BAB
SOFRO- MUSIKA TAILERRA

SOFRO- MUSIKA TAILERRA

  • Irailaren 21 | 18:30 | BAB

2026(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03 04 05 06
07 08 09 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30

2026(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2026(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Gaur

2026(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur

2027(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

2027(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
Gaur

2027(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Gaur

2027(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Gaur

2027(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2027(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Gaur

2027(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2027(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur
Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.