Euskaraz bizi #euskarazbizi #vivreenbasque
Konfinamenduko literatur proposamenak
Miarritzeko mediatekan lan egiten duen Nora Arbelbide Letek literatur proposamenak egin dizkigu konfinamendu garaian, bideo eta loturen bidez.
2020eko Maiatzaren 8a | ± 01 min 49 s
1. Miñan liburuaren inguruan
Amets Arzallus Antiak eta Ibrahima Baldek idatzi dute Miñan (Susa). Norak gai berari buruzko beste proposamen batzuk egin dizkigu.
https://mintzalasai.eus/berriak/euskararen_berriak/3410-konfinaturik_ere_irakurtzekoa_aurki_daitekeelako
2. Albert Camus-ren Izurria
Literatura Unibertsala bilduman atzeman daiteke Izurria euskaraz. Artikuluan, gaur egun oihartzuna duten pasarte batzuk irakur daitezke.
https://mintzalasai.eus/berriak/euskararen_berriak/3410-konfinaturik_ere_irakurtzekoa_aurki_daitekeelako
3. Erdi Aroko giroan
Bereterretxen Khantoria kantu ezaguna da 3. artikuluko aipagaia: bertan kontatzen diren gertakariak hurbiletik ezagutzeko parada ematen digu Norak.
https://mintzalasai.eus/berriak/euskararen_berriak/3419-konfinaturik_ere_3_erdi_aroko_giroan
4. Gorputzetik mintzo
Abiapuntua Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik Panpox liburua da. Gaia, emakume idazleen gorputzak.
https://mintzalasai.eus/berriak/euskararen_berriak/3422-konfinaturik_ere_4_gorputzetik_mintzo
5. Baiona Ttipiko giroa olerki batean
Nola bildu Baiona Ttipiko giroa olerki batean? Lucien Etxezaharreta idazlearen Pontrique olerkia deskubri ezazue.
https://mintzalasai.eus/berriak/euskararen_berriak/3432-konfinaturik_ere_5_baiona_ttipi_giroan
6. Gaurkotasuna duten bi pertsonaia: Elsa eta Gisèle
Literatura modernoko bi obra nagusi: Txillardegiren Elsa Scheelen eta Ramon Saizarbitoriaren Egunero hasten delako.
https://mintzalasai.eus/eu/berriak/euskararen_berriak/3451-konfinaturik_ere_6_elsa_eta_gisalekin
7. Zumetaren koloreak
Jose Luis Zumeta artista zendu berriaren obra eta Mikel Laboarekin zituen loturak.
https://mintzalasai.eus/eu/berriak/euskararen_berriak/3461-konfinaturik_ere_7_zumetarekin
8. Euskarazko komikiak
Zerocalcare komikigile italiarraren adibidearekin, deskubritu komikiak euskaraz.
https://mintzalasai.eus/berriak/euskararen_berriak/3474-konfinaturik_ere_8_zerocalcarerekin
























