mintzalasai

PortretakMARYSE ELISSALDE

Maryse Elissalde, EuskaraZennnn

Angeluko etxeko lorategian, eguzkipean hartu dugu dutea Maryse Elissalderekin (Baiona, 1966). Baionan, Errobi bazterrean zuen ezti saltegia utzi duenetik, etxeko lasaitasunean lan egiten du orain, bere erritmoan. Euskara, kalaka eta lasaitasuna dira Iholdiko irakaslearen bizi ardatz nagusiak.

'© LaukitikAt
irudia ikusi | '© LaukitikAt

2020eko Urriaren 12a | | ± 04 min 28 s

Erleak zaintzetik, helduei euskara ikastera... Nolakoa da Maryse Elissalderen lan ibilbidea?

Nire ibilbidea ez da zuzena. Bi ogibide artean egon naiz luzaz, zango bat eztian eta bestea irakaskuntzan, euskara irakasten kolegioan. Loreztia ezti marka eta saltegia sortu genituenean, buru belarri aritu nintzen horretan; baina biziak bihurguneak hartzen ditu maiz eta orain dela lau urte Baionako saltegia utzi nuenean, zertara joan berriz galdegin nion nire buruari. Ez nuen gehiago irakatsi nahi kolegioan edo fakultatean, baina jendearekin egotea maite dudanez pentsatu dut helduentzako kurtsoak berriz ematea, garai batean, Angeluko ikasleak taldearekin egin nuen bezala. Orduan nire proiektua garatu eta egokitu dut nik nahi dudan moduan, kurtsoak goizetan eta eguerditan eskainiz nire etxean, oren bat eta erdiz. Jendea kontent da goizez freskoago delako kurtsoak hartzeko arratsean baino. Irakasteko garatu dudan moldeaz gain, Ikasbide metodoa erabiltzen dut, horrela ikasleek etxetik audioak entzuten ahal dituzte, kurtsoak berrikusi, zuzendu edo etorri ez diren klaseak errekuperatu. Ikasleei gustatzen zaie eta klasean, ahozkoari leku handiagoa ematen ahal diogu.

Nolakoa da zure etxera datozen ikasleen perfila?

Denetarik bada, euskara ikasten ari diren haurren burasoak, erretretan diren pertsonak, osasun arloan ari den jende anitz eta hizkuntza irakasleak ere badira. Saiatzen naiz zortzi, hamar jendez osatutako taldeak osatzen, ikasleen arteko jokoak eta elkar ezagutza errazteko. Bestalde mintzatzen ez dakiten pertsonak, euskaraz idazten ikasi nahi duten euskaldunekin nahasten saiatzen naiz, heien artean elkar aberasten direlako.

Zuk euskara txikitatik dakizu?

Bai Iholdiko etxean euskaraz ari ginen burasoekin eta luzaz uste izan dut aitak frantsesa ez zekiela, lanean eta etxean beti euskaraz ari baitzen. Baxoa ukan eta gero,ekonomia ikasketak segitu nituen eta laster eztia saltzen hasi nintzen. Egun batez, Txomin Peillen hizkuntzalaria gurutzatu nuen fakultate aldean eta hark erran zidan euskal ikasketak segitzeko. Ikasten maite dudanez eta hizkuntzak ere bai, erronka onartu eta euskarazko maisutza horrela lortu dut.

Zer da errazago, bezeroei eztia saltzea edo ikasleen arreta lortzea?

Niretzat denetan komunikatzeko manera da inportantea. Komunikatu gustua emateko,interesa pizteko, urrunago joateko; izan saltegiko bezeroen aitzinean edo ikasleen parean, saiatzen naiz nire kolibri lana egiten. Jendea ezin da bortxatu, horrela ez da ezer lortzen. Lan horietan, egin moldeak egokitzen ikasi behar da, ingurumenaren arabera eta parean dituzun jendeen arabera; kontutan hartu behar da euskara ikasteko motibazio ezberdinak direla ikasle batetik bestera.

Zer egingo zenuke euskaraz gehiago hitz egin dadin?

Nik ahal dudana egiten dut nire mailan. Orain adibidez, Covid delakoarekin egokitu behar dugunez, ibilaldi bat antolatu nahi dut Angeluko auzo honetan, inguruko berde guneetan pausatuz eta izenei buruz edo ingurumenaz mintzatzeko, hori baita funtsean jendeak behar duena, hitz egiteko aitzakiak eta lekuak. Begiratuz geroz denetan badira leku interesgarriak.

Leku bat euskaraz momentu goxo bat pasatzeko?

Egia erran, orain arte bizi soziala Baionan egiten nuen nagusiki, orduan Kalostrape ostatua bezalako lekuetan ibiltzen nintzen...Angelun, Manex Goyhenetche Kultur Etxean kurtsoak ematen dira baina ni ere, gutxiago ateratzen naiz orain.

Maite duzun zerbait?

Mintzatzea.

Gorroto duzun zerbait?

Maskara?

Nolakoa izan daiteke zure ametsetako euskararen herria?

Herri askea, beldurrik gabea, irekia iritzi guztiei, eztabaida anitzekin, kalaka egiteko eta aitzinatzeko; Hierarkiarik gabe eta jende guztiak kontutan hartuko dituen herria, bakoitzaren ezagutzak kontutan hartuko dituena.

Zure amets bat?

Lasai bizitzea dut amets, konfiantzan, gauzak urrunagotik hartzea, egorik gabe bizitzea nolazpait.



Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea,...

ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.