mintzalasai

PortretakFABIEN MENDIBOURE

Bizitza joko amaigabe bat da!

Familia euskaldun anitzetan gertu den bezala, euskara txikitan ikasi eta galdu ondoren, Fabien Mendiboure (Baiona 1981) nerabezaroan ohartu zen zerbait falta zitzaiola bere bidean eroso segitzeko. AEKrekin duela 15 urte hasitako maitasun ixtorioari esker, orain Gaia elkartean euskaraz ari da lanean, publiko guztiei jolasak proposatzen eta irrifarrak banatzen.

2021eko Ekainaren 18a | | ± 07 min 16 s

“Fabien, irriño goxoarekin jostetan dabilen Angeluko gazteaz" hitz egin didate zutaz galdetzean.

Bai uste dut definizio zuzena dela, bederen espero dut horrela izatea; lanari eta lagunei esker, bizitza irribarrea ezpainetan hartzen dudalako. Pilotaria izan naiz ere bai, txikitatik hasi nintzen esku-huskan eta horri esker Euskal Herria osoan ibili naiz, asteburu guztiz trinketa ezberdin batean, 30 urtez. Orain gutxiago ari naiz baina beti plazerez erakasten diet gazteagoei, izan ere gazteak erakarri behar dira pilotara, plazera hartu behar dute kirol hori azkartzeko.

Orduan informazioa bilatu eta AEKn barnetegia egiteko aukera ezagutu nuen. Ondoko zazpi hilabeteak Foruko barnetegian pasa nituen; oso esperientzia handia, aberasgarria izan da.

Egia da egunak jolasten pasatzen dituzula Gaia elkartearekin?

Hori erran daiteke bai; 2009an sartu nintzen Gaia elkartean, funtsean elkarte hori familiako historia bat da. Hastapenean, nire ottok sortu zuen elkartea lagun batzuekin eta orain nire anaia sartu da lehendakaritzan eta ni bertako langilea naiz. Bertan pilota eta euskal jokoak antolatzen ditugu, halere jokoak egokitu ditugu publiko ezberdinei eskaintzeko, baldintza ezberdinetan eskaini ahal izateko, eskoletan haurrekin, enpresa komiteekin, prekarietatean dagoen jendearekin, denekin ari gara, jokoak zinez zabalak eta denei irekiak dira. Bestalde, euskal jokoen irudi folkloriko hori ezabatu nahi genuen; herri jokoak herri kiroletatik datoz, guk egokitu ditugu eta gure egiteko moldea ere ekarri dugu, baina herri kirolek ibilbide luzea dute eta harro egon behar dugu horretaz. Guk joko horiei zentzua ekarri nahi izan diegu gure esperientziarekin eta pedagogiarekin. Gero ongi pasatzea jartzen dugu zentroan beti, jendeak gozatzea.

Zein da Gaia elkartearen helburu nagusia?

Jokoa, kultura eta ongi pasatzea uztartu nahi ditugu, euskara lehenetsiz harremanetan. Horregatik Gaian sartu aitzin, niretzat ezinbestekoa zen euskara ongi ikastea lanean euskaraz jarduteko. Gero kanpotarrekin lan egitea inportantea iruditzen zaigu ere, gure herriaren irudi folklorikotik at beste errealitate bat badela erakusteko. Jende askorentzat, euskaldunok kantatzen, dantzatzen eta surfa egiten dugu, kitto; Guretzat guri dagokigu, irudi horretatik at, herri honen errealitatea agertzea; guk joko horiek tresna bezala erabiltzen ditugu horretarako, beste publiko batengana heltzeko. Jokoen bidez, Euskal Herriaz ari gara, ondareaz, historiaz, hizkuntzaz eta hori biziki inportantea da. Kanpoko jendeak harrituak gelditzen dira anitzetan, guk ematen diegun ikuspegi hori ez baitute ezagutzen. Jokoetan parte hartuz bestalde, harreman bereziak, goxoak sortzen dira adin guztietako publikoarekin, biziki giro onean pasatzen da guztia. Bukatzean jendeen %99a badoa eskerrak emanez, irriño bat ahoan, eta horrek zinez plazer egiten du.

Gazteekin ari zara anitz... Mugikorra errexki pausatzen dute euskal kiroletan aritzeko?

Bai eta gainera plazer gehiago hartzen dutela errango nuke. Egia da, gaztetxoak pantailen aitzinean, horien munduan bizi direla denbora anitz baina beste zerbait proposatzen diezunean sekulako plazera dutela ikusten da. Saskiak, pilota, egurra, gure tresnak urrun dira horien girotik baina zinez gustatzen zaie, jokoek zentzu osoa hartzen dute hor, elkarrekin ari dira eta nolabait, joko zahar horiek gaurkotasun handia dute. Gero joko horiek nondik heldu diren azaltzen diegu, inportantea da eta interesatuak dira.

Euskara nola ikasi duzu?

Jende anitzentzat bezala, euskararekiko harremana ez da errexa. Familia euskalduna da, burasoak Hazparne eta Donamartirikoak dira eta txikitan, bost urte arte agian euskaraz ari ginen etxean. Gero frantses eskolan sartu nintzen Baionan eta hor euskaldun gutxi ginen; gogoratzen naiz berriki zendu den Txomin Heguy izan zela gure euskara irakaslea garaian. Gero nerabe garaian, euskara galdu nuen erabat; frantses giro batean murgildurik, ez nintzen euskalduna sentitzen. Lizeoan sartzean hasi zitzaizkidan galderak itzulika:"€œZergatik ez gara euskaraz ari? Zergatik burasoek ez digute hizkuntza transmititu?" eta abar. Hor burasoek oroitarazi ziguten guk ez genuela euskaraz aritu nahi, lotsa sentitzen baikenuen lagunen artean ginenean. Hor lizeoan beste euskaldunekin gelditzen nintzen, euskal musika entzuten genuen eta kasik estralurtarrak bagina bezala behatzen gintuzten.

Geroago, Tarbesen kirol ikasketak bukatu ondoan, argi nuen ez nuela beste ezertan hasi nahi euskara jakin gabe. Orduan informazioa bilatu eta AEKn barnetegia egiteko aukera ezagutu nuen. Ondoko zazpi hilabeteak Foruko barnetegian pasa nituen; oso esperientzia handia, aberasgarria izan da. Baionako euskaltegian ibili naiz ere, eta orain berriz hasi naiz gauza berriak ikasteko. AEKri anitz zor diot azken hamabost urte hauetan.

Euskaldun izatea Angelun errexa da?

Ez da agian lekurik egokiena eta euskaldunena, baina belarria luzatuz gero, ohartzen zara euskararen inguruko elkarte asko direla eta dinamika euskaldun eder bat badela.Herriko Etxetik ez da errexa gauzak mugiaraztea, baina hor gira.

Zure leku kuttuna euskaraz momentu goxo bat pasatzeko?

Patxondo elkartea hautatuko nuke, Baiona ttipian sortu dugun peña txiki bat da, Patxa plaza ondoan, giro goxoa izaten da bertan euskaraz aritzeko.

Euskarak gehiago balio du ligatzeko edo haserretzeko?

Ligatzeko, dudarik gabe, gainera beste zerbait ematen du euskarak, xarma berezia du euskaraz ligatzeak niretzat. Oroitzapen onak baditut, beste garai batekoak.

Gorroto duzun zerbait?

Sobera mintzatzen eta deus egiten ez duen jendea; sare sozialetan dabilen jendea adibidez, gero inon ikusten ez duzuna.

Maite duzun zerbait?

Adiskidetasuna, nire bizitzan lagunak biziki inportanteak dira.

Gertatu zaizun anekdota bat euskarari buruz?

Foruko barnetegian, ikasle finak baikinen, pausa bat egitera behartuak ginen eguerdian eta hor euskal musika entzuten genuen logelan. Egun batez, oso ongi ezagutzen genuen Negu Gorriaken diskoa jarri eta logelan ginen hiru lagunok ber momentuan ohartu ginen Horrelakoa da bizitza kantaren hitzak ulertzen genituela! Lehen aldia zen eta besta handi bat egin genuen hori ospatzeko!

Zein izango litzateke zure ametsetako euskararen herria?

Bakoitzak bere lekua duen, bere nahia betetzen ahal duen herri euskaldun bat amestuko nuke, zeinean nortasun ezberdineko jendea elkar biziko litzatekeen, errespetuan, euskarak denen arteko lotura eginez.


Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea,...

ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.