mintzalasai

PortretakENRIKE LOPEZ

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.

2022ko Urriaren 14a | | ± 04 min 25 s

Aurten ere Marion Lakura goizetik etorri zara laguntza ematera.

Bai, Mintzalasai festaren 11. edizioa dut aurten eta berriz ere goizetikgusturaegon gira dena antolatzen. Mintzalasai elkarteak egiten duen lana biziki inportantea da. Azken finean Biarritzen euskara entzutea ez da gauza errexa, ez da egunero gertatzen den zerbait. Euskaldunak badira baina kukutuak bizi gara edo gure ghettoetan, ikastola, Ohakoa, AEK edo horrelako leku batzuen inguruan, baina euskararen presentzia ez da asko nabaritzen.Uste baino gehiago garaleloarekin dioen bezala,Mintzalasaiek, ikusgarritasuna ematen dio euskarari, Marion lakuko festa honetan zein urte osoan elkarteekin bultzatzen dituen beste hainbat hitzorduetan.

Hizkuntza da bihotza eta herri honen nortasuna finkatzen duena, dudarik ez da.

Euskara ttikitatik dakizu?

Ni Pauen sortu nintzen eta urte bat nuela Iruñeara joan ginen bizitzera. Euskara ez nuen ttikitan ikasi eta 16 urterekin hasi nintzen klaseak hartzen. Hiru urtez egon nintzen ikasten eta bertan behera utzi nuen. Gero Nafarroako hiriburutik alde egin behar izan nuen baina nire bizitzak euskarara eramaten ninduen beti eta horrela ikasi dut, hitz eginez. Handik urte parrasta batera klaseak ematen hasi nintzelarik nire burua alfabetizatu behar izan nuen. Irakasle lanetan hasi nintzenean beldurrez sartzen nintzen klasera, ardura handia zelako, gainditzen ninduelako. Orain biziki pozik naiz egia erran.

20 urte daramazu euskara ikasten Biarritzen. Ikasleen perfil berezirik bada?

Perfil ezberdinak dira, alde batetik hemengo jendea dugu, arbaso euskaldunak dituztenak eta nonbait heien baitan euskararen hutsunea sentitzean, dagozkien zerbait berreskuratzera datozenak. Gero haur euskaldunen burasoak ditugu, alegia haurrak euskaraz ikasten ari diren burasoak. Azkenik, kanpotik etorritako jendea bada, euskara edo euskal kulturarekin deus ikustekorik ez dutenak, hastapeneanjakin-minezheldu direnak eta hor euskarari esker, beste Euskal Herri bat deskubritzen dutenak. Behin hura deskubrituz geroz maitemintzen dira herri huntaz eta bide batezjakin-minabiderkatzen da. Hasieran herri polita ikusten zuten soilik, itsasoa, mendia, behiak, ardiak, eta euskarari esker, ohartzen dira nortasuna, izaera duen Herria dagoela atzean. Anitzetan ulertzen dute ere hemen eskubide batzuk ukatuak zaizkigula eta hemengo testuinguru zabalagoaz jabetzen dira. Hizkuntzaren bitartez, gauza asko agerian uzten dira. Hizkuntza da bihotza eta herri honen nortasuna finkatzen duena, dudarik ez da.

Gaur egun euskaraz bizi zarela erran dezakezu?

Ni euskaraz bizi naiz pribilegiatua naizelako, AEKn lan egiten dudalako, lankide eta ikasleekin euskaraz egiten dut, etxean ere euskaraz ari naiz, baina ez da errexa. Beste jende askorentzat egiazko erronka da eta beste batzuentzat ezinezkoa.

Zaletasunak?

Mendia eta korrika egitea. Egia erran ez naiz oso itsasozalea, hondartza gustatzen zait baina ibiltzeko eta korrika egiteko, ez bainatzeko. Hondartzaz gain, Biarritzen leku polit asko daude.

Zein da euskaraz goxo ari zaren lekua?

Edozein leku egoki da euskaraz aritzeko. Gero oso pozgarria da ikasle batenaurrera pausuakikustea, nola iritsi den euskaraz hitzik jakin gabe eta handik bizpahiru urtetara nola ari den euskaraz. Batzuetan gertatu da ere pertsona bat ikasle gisa hasi eta irakasle bihurtu dena zenbat urteren buruan. Ikasle euskaldun berri horiekin aritzeak ematen dizu sekulako poza.

Euskal Herriko zure leku kuttuna?

Bi mendi aukeratuko nituzke, Urepele aldeko Adi mendiaetaNafarroako Beriain mendia. Gero Bizkaiko kosta ere zorgarria da eta hemen bertan Biarritzen Marion eta Mouriscot aintzirak dira nire leku bereziak.

Gorroto duzuna?

Euskara eta gure kultura errespetatzen ez duen oro.

Maite duzuna?

Kontrakoa, alegia gure hizkuntza edo herriaren alde ari den oro.

Amets bat?

Euskal Herria euskaldun bat zeinean guk erabakitzen dugun guri dagokigun guztia.


Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea,...

ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.