mintzalasai

Elkartea

Osteguna, plazera hartu!

Mintzalasai festibaleko egitaraua egunez egun: irailaren 24a, osteguna.

2026ko Irailaren 1a | ± 01 min 42 s

09:30 &10:30 BIARRITZ Victor Duruy gela

FLAFLAFLA

#ikusgarria | Dantza, gorputza eta objektuak uztartzen dituen pieza koreografiko poetikoa da. Dantzari batek eta objektu sinple batzuek (pilotak, ontzia, eskotxa...) mugimenduaren, soinuaren eta espazioaren bidez aukera berriak sortzen dituzte, gorputzaren eta sentsazioen esplorazioan murgilduz.

13:30>16:30 BIARRITZ - Uda Leku

IRAKURKETA ADIERAZKORRERAKO TAILERRA

#formakuntza profesionala | Aisialdi zentroetako animatzaile euskaldunentzat. Ipuinei bizia ematen ikasteko tailerra, irakurketa antzeztuaren bidez, haurren arreta eta interesa pizteko.

14:00 &15:10 BIARRITZ Mediateka

IZARREN HAUTSA

#ikusgarria | CP-tik goiti. Izarren hautsa Maialen Alfaro eta Felipe Alborren ikuskizun musikal eta poetikoa da, Mikel Laboari egindako omenaldia. Kantu, kontakizun eta irudi unibertso sentikorraren bidez, haur eta helduak euskal kulturaren bihotzera eramaten ditu bidaia ameslari batean.


18:30>20:00BAIONA

AFTER WORK EUSKARAZ

Langile, enpresaburu, nor bere kontu zein kurios... zuen beha gaude Atalante ostatuan!Sarea indartzea, lan-harremanak erraztea eta egitasmoak partekatzea da helburua, tokiko ekonomia euskaraz pizteko. Zatozte berriketan egitera eta euskara egunerokoan biziaraztera!

18:30>21:00BIARRITZ _ Bistrot zingué

SUKALDARITZA TAILERRAK

#gastronomia | Mihia, hizkuntza ta plazera lotuko dituzten 5 tailer proposatuko dira:

  • Koktel tailerra
  • Kroketa tailerra ’’Mirelen’’ erara
  • Cheesecake tailerra
  • Pintxo tailerra

Etxean berriz egiteko errezeta errex baina onak. Max: 12 perts/tailer.


18:30>20:00 BAIONA -Arnaud Détroyat karrika, 26

ESKALADA

#Iniziazioa | Aretoan eskaladaren hastapena, kirol honen oinarriak ezagutzeko: segurtasunez igotzen ikastea, heldulekuak, mugimenduak eta oinarrizko teknikak deskubritzea. Norberarenganako konfiantza, oreka eta kontzentrazioa lantzen dituen jarduera ludikoa.


Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.