mintzalasai

Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi

Lan eskaintza Baionako Hirian

Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Baionako Hiriak komunikazio proiektu buru bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!

2023ko Irailaren 25a | ± 01 min 56 s

Eginbeharrak

  • Komunikazio buruak bere esku ezarritako komunikazio ekintzak antolatzen, gidatzen eta animatzen ditu, batez ere Hiriak antolatutako ekitaldi nagusiei lotutakoak.
  • Komunikazio ekintzak gidatzea eta kudeatzea
  • Proiektuetan parte hartzen duten eragile guzien arteko koordinazioa segurtatzea
  • Komunikazio sailari lotutako aurrekontua apailatzea eta jarraitzea
  • Jarduerari beharrezkoak zaizkion administrazio, legezko, diru mailako, teknika arloko dokumentuak apailatzea, idaztea eta jarraitzea
  • Euskarri digitalei egokitutako estrategia bat apailatzea parte hartzea (Hiria, Baionako Bestak eta Zezen plaza) baita horiei lotutako sare sozialei ere
  • Txostenak, prentsa oharrak, Bayonnemag aldizkarirako artikuluak idaztea hierarkiarekin loturan

Eskaturiko gaitasunak

  • Idazteko, laburbiltzeko, egituratzeko teknikak ezagutzea
  • Ebaluatzeko, negoziatzeko eta elkarlaneko teknikak ezagutzea
  • Euskara edo/eta gaztelera jakitea hobe
  • Komunikazio mailako hizkuntza nagusiak ezagutzea
  • Lurralde ongi ezagutzea, honen berezitasun kulturalak, ekonomikoak, giza mailakoak eta politikoak
  • Proiektu baten xedeak, helburuak, erronkak eta hertsadurak identifikatzen jakitea
  • Lana edo jarduerak antolatzen jakitea emandako aginduen, hertsaduren, epeen eta lehentasunen arabera
  • Esku hartzeko arloari lotutako dosierrak apailatzen, formalizatzen eta jarraitzen jakitea
  • Zorrotza izatea
  • Arduradun izatea
  • Antolaketa, hierarkia eta publikoa errespetatzea
  • Partekatzea eta komunikatzen jakitea
  • Bildutako informazioei begira, diskrezioz jokatzea

Baldintzak

  • Noiztenka lanean aritu beharko gaualdi batzuetarako eta asteburu batzuetarako, ekitaldien arabera
  • Estatutuaren araberako lansaria + ordainsari araubidea

Xehetasunak eta hautagaitzak

Xehetasunak eskatzeko: Guillaume SNOLLAERTS jauna, Komunikazio zuzendaria, 05 59 46 60 28. Hautagaitza (motibapen gutuna, Curriculuma, egoera administratiboaren azken erabakia) Baionako webgunean utzi behar: > Nire Herriko Etxea > Herriko Etxearen bizia > lanpostuak eta ikastaldiak edo postaz bidali: Baionako auzapez jauna, Herriko Etxea"€“ Maréchal Leclerc etorbidea, 1. BP 60004"€“ 64109 Baiona Cedex, 2023ko URRIAren 13a baino lehen.


Lan eskaintza Libre Plumen

Lan eskaintzak

Lan eskaintza Libre Plumen

Euskarazko lan aukera interesgarri bat partekatzen dugu gure sarean: Libre Plume elkarteak animatzaile euskaldun bat xerkatzen du amatasun oporraldiko ordezkapen baterako.

Biarritzeko Mediatekak Euskal Fondoaren arduraduna xerkatzen du!

Lan eskaintzak

Biarritzeko Mediatekak Euskal Fondoaren arduraduna xerkatzen du!

Geroz eta leku gehiago du euskarak tokiko erakundeetan, eta mediatekak erdigunean kokatu nahi du. Liburutegi lana baino gehiago da: euskarazko ekitaldiak, tailerrak, ipuin kontaketa, bisita gidatuak eta kultur dinamika eramatea da erronka. Euskaraz lan egin nahi duzu, eta kultura biziarazteko gogoa duzu? Egin urratsa.

Lan eskaintza Seaskan

Lan eskaintzak

Lan eskaintza Seaskan

Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Seaskak ingeleseko irakasle ordezko bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!