mintzalasai

Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi

Lan eskaintza Euskal Herriko Laborantza Ganbaran

Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak harrera, idazkaritza eta administrazio lanetarako pertsona elebidun bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!

2023ko Azaroaren 24a | ± 01 min 06 s

Eginbeharrak

  • Jendearen telefono bidezko eta lekuan bereko harrera
  • Informazioaren biltze, tratatze eta hedatze lanak (gutun, dokumentu, erreserbak..)
  • Bulegotika lanak (sailkatze, antolatze...)
  • Laguntza administratiboa barne zerbitzu guziei
  • Euskarazko itzulpenak
  • LURRAMAren antolaketan parte hartzea

Eskaturiko gaitasunak

  • Ahozko eta idatzizko mintzairen gaitasun ona (frantsesez ere)
  • Informatika eta bulegotika tresnen menperatzea
  • Antolaketa, lehentasunen kudeaketa eta egindakoaren agertzeko gaitasunak
  • Polibalentzia, zorroztasuna, tenorekotasuna, konfidentzialtasuna
  • Autonomian eta taldean lan egiteko gaitasuna
  • Dinamismoa, harremanetarako gaitasuna, entzute eta zerbitzurako prestutasuna
  • Elkarte munduarekiko hurbiltasuna
  • B gidabaimena eta auto bat baitezpadakoak dira. Baitezpadakoa euskara eta frantsesaren menperatzea.

Baldintzak

  • Lekua: Euskal Herri barnekaldea
  • Lan postu mota: denbora osoko kontratu mugatua, amatasun geldialdi baten ordezkatzeko
  • 2024ko martxotik 2024ko azaro bukaera arte.

Xehetasunak eta hautagaitzak

Interesatua denak, bere C.V.a helaraz dezala 2023ko abenduaren 20a aitzin helbide honetara: iker@ehlgbai.org.

Info +: Iker Elosegi/Maider Larrieu: 05 59 37 18 82


hari@
Biarritzeko Mediatekak Euskal Fondoaren arduraduna xerkatzen du!

Lan eskaintzak

Biarritzeko Mediatekak Euskal Fondoaren arduraduna xerkatzen du!

Geroz eta leku gehiago du euskarak tokiko erakundeetan, eta mediatekak erdigunean kokatu nahi du. Liburutegi lana baino gehiago da: euskarazko ekitaldiak, tailerrak, ipuin kontaketa, bisita gidatuak eta kultur dinamika eramatea da erronka. Euskaraz lan egin nahi duzu, eta kultura biziarazteko gogoa duzu? Egin urratsa.

Lan eskaintza Seaskan

Lan eskaintzak

Lan eskaintza Seaskan

Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Seaskak ingeleseko irakasle ordezko bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!