mintzalasai

Euskaraz bizi

Euskara, gure haurrentzako etorkizuneko aukera

Eskoletan izen-emate garaiak dira. Oraindik ez baduzue hautua egin, hemen aurkituko duzue euskarazko irakaskuntzari, modelo desberdinei eta elebitasunaren abantailei buruzko informazioa.

2022ko Urtarrilaren 10a | | ± 01 min 43 s

Hautu koherentea

Batazbestean, 5 ikasleetarik batek ikasten du euskara Baiona-Angelu-Miarritze hiri-eremuan. Hizkuntza ikasteko modelo eta sail desberdinen artean hauta dezakete gurasoek: ordu parekotasuna, euskara indartua, murgiltzea? Eredu bakoitzak bere berezitasunak ditu, baina euskararen hautua egiteak beti ditu abantailak: ikasketetarako lagungarria da, lurraldeko kultura barneratzen laguntzen du?

Ttantto batzuk gehiago

Euskara txikitatik ikasteak abantaila anitz ditu:

1. Tokiko kulturan murgiltzea

Euskara ikasteak euskaraz komunikatzea ahalbidetzen du: belaunaldien arteko zubiak eraikitzea, bizi soziala aberastea? Gainera, euskara tresna ezinhobe bat da kultura barneratzeko: euskal kulturaren aniztasuna, berezitasuna eta aberastasuna ulertzeko gakoa da. Bere bidez, haurra herritar bizi eta aktibo bilakatzen da.

2. Irekiera bat mundura

Hizkuntza bakoitza mundua ulertzeko manera bat da eta balore eta emozio batzuk garraiatzen ditu. Hizkuntza bat baino gehiago mintzatzeak haurrari pentsatzeko molde ezberdinak erakusten dizkio eta bestearenganako interesa eta irekiera emendatzen dizkio.

3. Pizgarri intelektuala

Hezkuntza elebidunak burmuinaren garapenean eragiten du, epe luzean onura kognitiboak ekarriz. Horrek ondorio positiboak ditu haurrarentzat: egokitzeko gaitasuna, kontzeptualizazioa, logika? Gainera, euskararen joskera bereziak gimnastika hori handitzen du.

4. Beste hizkuntzak ikasterakoan

Burmuinaren eremu prefrontala indartzen duenez, euskara ikasteak beste hizkuntzen ikastea erraztuko du. Izan ere, elebitasun goiztiarra eleaniztasunerako ate bat da.

5. Perspektiba profesionalak

Euskara menperatzeak geroz eta bide gehiago irekitzen ditu lan bat atzemateko momentuan: irakaskuntzan, kazetaritzan, merkataritzan, turismoan, zerbitzuetan, funtzio publikoan, aisialdian?


Bonus: deskargatu euskarazko irakaskuntzari buruzko gida


Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.