mintzalasai

Euskaraz bizi

Irakaskuntza eskaintza: 3 sare eta 3 sail

Euskarazko irakaskuntza eskaintza anitza da: 3 sare desberdinetan eta 3 sail osagarritan sailkatua da. Hemen atzemanen duzue hautu ezberdinei buruzko informazioa, ondotik bakoitzak erabaki dezan.

2021eko Urtarrilaren 11a | | ± 01 min 40 s

3 sareak

  • Irakaskuntza Publikoa
  • Irakaskuntza katolikoa
  • Ikastola

3 ereduak

1. Ordu parekotasuna (eskola publiko eta katolikoetan):

Ama-eskolatik CM2 (5. Urtea) arte, denboraren erdian euskaraz da, eta beste erdian frantsesez. Ikasgai guziak bi hizkuntzetan ematen dira. Ondotik euskara kolegioan eta lizeoan segitzen ahal da (3 oren astean), historia-geografia euskaraz egiten da eta ikastetxeen arabera beste gai batzuk ere.

"Irakasgai guziak bi hizkuntzetan."


2. Ordu parekotasuna euskara indartuarekin ama-eskolan (eskola publiko eta katolikoetan):

Talde pedagogikoak erabaki dezake, autoritateak baimentzen badu, euskararen irakaskuntza denbora emendatzea. Zenbait eskola elebidunetan, ama-eskolako lehen urteetan euskarazko denbora osoko irakaskuntza eskaintzen dute.

Ondotik, ordu parekotasunean segitzen da.

"Haurrak erreferente bakarra izanen du lehen urteetan, eta lehen mailatik aitzina, bi. Hizkuntza lasterrago barneratuko du."


3. Murgiltzea (Ikastola):

Irakaskuntza osoki euskaraz egiten da lehen urtera (CP) arte. Eta bigarren urtetik bosgarren urtera frantsesa progresiboki sartzen da. Helburua da, kolegiora joan aitzin bi hizkuntzak menperatzea.

Ikastoletan, euskara irakaskuntzarako hizkuntza izateaz gain, komunikazio hizkuntza da eskolako bizi osoan: aire hartzean, jantegian, haurtzaindegian, ateraldietan?

Euskaraz segitzen ahal da kolegioan eta lizeoan.

"Bosgarren urtetik (CM2tik) ateratzean, haurrak bi hizkuntzak neurri berean menperatuko ditu."


Info+:

Irakaskuntza publikoa:

https://www.ikasbi.com/?page_id=1014

https://bigabai.org/fr/enseignement-bilingue/

Irakaskuntza katolikoa:

https://euskalhaziak.eus/fr/actualite/44-euskal-haziak-clip-vidao

Murgiltze sistema, Ikastola:

https://seaska.eus/fr/campagne-ikastola-2021


Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.