Warning: ini_set(): Session ini settings cannot be changed after headers have already been sent in /home/mintzalasai/public_html/index.php on line 17

Warning: ini_set(): Session ini settings cannot be changed after headers have already been sent in /home/mintzalasai/public_html/index.php on line 18

Warning: session_start(): Session cannot be started after headers have already been sent in /home/mintzalasai/public_html/index.php on line 20
Mintzalasai | Berriak | Euskararen berriak | Bertsoa, hitzen jolasa

mintzalasai

Euskaraz bizi

Bertsoa, hitzen jolasa

Arte berezia da bertsolaritza eta euskarari hertsiki lotua da. Baina badakizue munduan beste toki batzuetan ere badirela antzeko adierazpenak?

2021eko Otsailaren 2a | | ± 02min 23s

Bertsolaritza abestuz, errimatuz eta neurtuz egiten den berbaldi bat da eta ahozko euskal literaturaren adarretako bat da. Bertsolaria, orain ezagutzen ditugun munduko inprobisatzaile gehienak ez bezala, musika-tresnaren laguntzarik gabe aritzen da bertsotan.

Bertsolaritzaren deskribapena eta bere testuingurua azaltzen duen bideoa egin zuten 2019an: https://youtu.be/6Lk0FhAN3S8 (euskarazko azpi-tituluekin ikus daiteke).

Eta teknikari buruzko xehetasun gehiago jakin nahi badituzue (doinua, neurria, errima, zailtasuna), Bertsozale webgunean atzemanen dituzue: https://www.bertsozale.eus/eu/bertsolaritza/sarrera-zer-da-bertsoa

Bertso-saioak nahieran

Nahiz eta emozioak eta sentsazioak ez diren berdinak, etxean ere bertso saioak entzuteko eta ikusteko parada dugu bertsoa.eus webguneari esker. Bertsoa.eus bertsolaritzaren plaza digitala da: plazaz plazako jardunaren isla izango den interneteko proiektu integrala. Bertsolaritzaren sormen eta informazio edukiak eskaintzen dituzte, formatu eta euskarri ezberdinetan, zuzenean zein diferituan, ikus-entzunezkoei lehentasuna emanaz.

https://bertsoa.eus/

Bertso-eskola online

Bertsozale elkarteak Bertso Ikasgela webgunea du. Atari horretan, bertso saioak begiratzeaz gain, bertsotan trebatzeko parada dugu jokoen bidez (https://bertsoikasgela.eus/baliabideak/jolasak/) eta beste baliabideen bidez (https://bertsoikasgela.eus/baliabideak/besteak/). Gainera, karta jolas bat ere sortu berri dute haurrek bertsoak bat-batean egiten ikasteko (PDFan deskargatzen ahal da): https://bertsoeskola.eus/baliabideak/182/?sek_id=1

Inprobisaketa munduan

Hainbat ikerlari lotu izan zaizkio gaiari eta Mintzola.eus webgunean irakurri dugunez: "Kantu inprobisatua, munduko kultura guztietan eman da. Euskarak bertsolaritza mantendu, modernizatu eta munduko plazara ateratzeko aukera izan du."

Mintzolaren helburua, bertsolaritza mundu mailan ezagutaraztea etaEuskal Herrianmunduko beste kantu inprobisatuen berri ematea da. Horretarako nazioarteko topaketak antolatzen ditu eta, era berean,nazioartean besteekantolatutakoetan ere parte hartzen du.

Adibidez, hemen ikus daitezke Kantu Inprobisatuen Nazioarteko Topaketako bideo zenbait: https://www.mintzola.eus/eu/europa-bat-batean/egunean/bideoak?set_language=eu

Eta hemen mapa bat, Munduko Kantu Inprobisatuaren datu-basearekin:

https://www.mintzola.eus/fr/europa-bat-batean/eu/kulturartea/mapa


2024ari begira

Elkartea

2024ari begira

Mintzalasai elkarteak, bere biltzar nagusia burutu zuen urtarrilaren 5ean. Hasi berri den urteari begira eman dira bere kideak.

2024ean, webgunea itzaliko dugu!

Elkartea

2024ean, webgunea itzaliko dugu!

Aurtengo berrikuntza: 10 urte baino gehiagoko jardueraren ondoren, Mintzalasai guneak anbizio handiagoko proiektu bati lekua utziko dio. Eduki gehienak plataforma egokiago batera eramanen dira.