
Zorionak Mizanbu!
2021eko Abenduaren 15a | | ± 01 min 30 s
Abenduaren 18an, Mizanbu gaztetxeko kideek elkartearen 20. urtebetetzea ospatuko dute. Belaunaldiarteko egun bat antolatu du gaur egungo gazte asanbladak, garaiko gaztetxearen sortzaileekin batera. Goizean, haurrentzako herri jokoak eta skate-aldi bat izanen dira. Ondotik bazkaria, txaranga eta kontzertuak: Andoni Oilokiegi, Bho, Urtz eta Kalabass DJ.




















