mintzalasai

Euskaraz bizi

Euskal musika, geroz eta anitzagoa

Ez Dok Amairuren denboratik hona, aldaketa anitz izan ditu euskal musikak. Egungo taldeen playlistak xerkatzen badituzu, artikulu hau zuretzat egina da.

CC Carlos Garcia Azpiazu
irudia ikusi | CC Carlos Garcia Azpiazu

2021eko Otsailaren 2a | | ± 01 min 30 s

Historiari buruz

Euskal musikaren bilakaerari buruz gehiago jakin nahi baduzu, Euskal Kultur Erakundeak eta Etxepare Institutuak argitaratuko"€œEuskal kantagintza: pop, rock, folk" liburuxka irakur dezakezu: https://www.eke.eus/eu/kultura/musika

Musika zuzenean

Momentuko osasun neurriak direla eta, Ipar Euskal Herrian ezin dugu kontzertuez gozatu. Aldiz, Hego Euskal Herrian bai. Badok.eus atarian agenda biziki osatua atzemanen duzue: https://www.badok.eus/musika/kontzertuen-agenda/

Belarriak goxatzeko

Zer entzuten dute gure inguruko sortzaileek? Badok webgunean, Euskal Herriko artista anitzek proposaturiko playlistak entzuten ahal dira: https://www.badok.eus/zerrendak/

Kontzertuak nahieran

Kanalduderen webgunean kontzertuen bideoak, bideoklipak eta musika emankizunak atzematen ahal dira: https://kanaldude.eus/sailak/musika

Tumatxak: Euskal kantuei buruzko emankizuna

2015-2016an sortu zen emankizun hau euskal kantuen, taldeen eta artisten munduan murgiltzen zen.

Adibidez, ikus"€œEuskarari buruzko kantak" emankizuna: https://www.eitb.tv/eu/bideoa/tumatxak-tumatxak-euskarari-buruzko-kantak/2753/66717/tumatxak-tumatxak-euskarari-buruzko-kantak/

Musikaren berriak

Entzun! Aldizkaria euskara hutsean atzematen ahal den musikari buruzko aldizkari bakarra da. Aktualitate guzia haien webgunean: http://www.entzun.eus/

Konfinamendu musikala

Lehen konfinamendu garaian, Mintzalasaiko laguntzaileek zenbait euskal talde aurkeztu zizkizueten: Euskal eszena independienteko 12 talde eta Eta zuk? Zer musika entzuten duzu?


Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.