mintzalasai

Euskaraz bizi

Euskara iniziazio bat gurasoentzat

Miarritzen, Euskal Herri osoan bezala, geroz eta guraso gehiagok hautatzen dute erakaskuntza elebiduna beren haurrentzat, euskaldunak ez izanda ere. Herriko Etxeak iniziazio bat sortu du guraso horiei euskararen lehen oinarriak transmititzeko.

Miarritzek dispositibo berritzaile bat landu du
irudia ikusi | Miarritzek dispositibo berritzaile bat landu du

2022ko Otsailaren 14a | | ± 56 s

Hizkuntza jakin edo ez, guraso guztiek dute eragina beren haurren hizkuntza-barneratzean, eta baita erabileran ere. Guraso euskaldunek hizkuntza ohituretan edo haurren euskarazko aisialdian eragin dezakete besteak beste. Guraso erdaldunek, adibidez, egunerokoan euskarazko hitz batzuk erabil ditzakete haurrekin edo hizkuntzarekiko interesa erakuts dezakete.

Miarritzeko Herriko Etxeak lehen gako horiek eskaini nahi dizkie guraso erdaldunei eta iniziazioak antolatu ditu irakaskuntza elebiduna proposatzen duten herriko eskoletan eta ikastolan.

Saioak irauten duen bi orduetan, hizkuntzaren oinarriak landuko dira (ahoskera, hiztegia, esaldi sinpleak, helduaren errola?).

Iniziazio honez gain, Euskara Zerbitzuak hizkuntza mediaziorako beste tresna batzuk ere baditu: langile eta hautetsiei zuzenduriko 36 oreneko iniziazioa, "Euskara bestetan" tailerra edo "Euskara eta hizkuntza aniztasuna" tailerra, adibidez, Miarritzetik haratago heda daitezkeenak.


Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea,...

ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.