mintzalasai

Euskaraz bizi

Euskararen bizi-indarraz Ipar Euskal Herrian

2012ko Urtarrilaren 26a | ± 03 min 43 s

UNESCO erakundeko arriskuan diren hizkuntzei buruzko aditu talde berezi batek Language Vitality and Endangerment (Hizkuntzen bizi-indarra eta desagertzea) deitu zen txostena aurkeztu zuen, 2003an. Txosten horren helburuak hizkuntzen higaduraren maila definitzea eta desagertze arriskuaren balioztapen-irizpideak finkatzea ziren.

Bere Atlas of the World's Languages in Danger-eko (Munduan Arriskuan diren Hizkuntzen Atlasa) azken bertsioan, 2010ekoan, alegia, euskara desagertzeko arriskuan dauden 2.500 hizkuntzen zerrendan sartu zuen UNESCOk berriz ere. Hau da UNESCOk egindako bost mailatako arriskuaren sailkapena: '"Kaltebera'", '"Arriskuan'", '"Larriki arriskuan'", '"Egoera larrian'" eta '"Hila'". Euskarak bere tokia hobetu duen arren, kaltebera da UNESCOren ustez, eta ahultasun egoeran dago oraino. Halere, euskararen egoera oso larria da Ipar Euskal Herrian.

'• Zein dira, laburbilduz, aditu taldeak definitu zituen bederatzi faktoreak?

'• Belaunaldi batetik besterako hizkuntzaren transmisioa.

'• Hiztunen kopuru zehatza.

'• Hiztun tasa biztanleria osoan.

'• Hizkuntzaren erabilera esparru publiko eta pribatu desberdinetan.

'• Erreakzioa esparru eta medio berrietan.

'• Hizkuntzen ikaskuntzarako eta irakaskuntzarako materiala.

'• Gobernamenduaren eta erakundeen jarrerak eta hizkuntza-politikak; erabilera eta estatutu ofizialak.

'• Hizkuntza-komunitateko kideen jarrera beraien hizkuntzarekiko.

'• Dokumentazioaren mota eta kalitatea.

Faktore bakoitza sei mailatako eskala batean sailkatzen da, aztertzen den hizkuntzaren arabera. Seigarren maila da hoberena eta lehenengoa larriena. Bederatzi faktore horiek aztertuz, orain so egin dezagun laburki zergatik den txarra euskararen egoera Ipar Euskal Herrian. Bistan da, txosten honek azalpen luzeagoak mereziko lituzke (ikusi adibidea, frantsesez).

'• Ipar Euskal Herrian belaunaldi batetik besterako hizkuntzaren transmisioa familian zinez ahula da. Bigarren mailan legoke, hau da, '"larriki arriskuan'".

'• Hiztunen kopuru zehatza apala da: 51.800 hiztun elebidun dira 16 urte edo gehiagoko biztanlerian (IV. Inkesta soziolinguistikoa 2006). Faktore horren arabera, hirugarren mailan legoke euskara, '"arriskuan'".

'• Hiztun tasa biztanleria osoan: elebidunak % 22,5 dira, elebidun hartzaileak % 8,6. 1996ko inkestaren arabera, elebidunak % 26,4 ziren. Berriz '"larriki arriskuan'" dela erranen genuke.

'• Hizkuntzaren erabilera esparru publiko eta pribatu desberdinetan: '"Esparru mugatuan'" da euskara, beraz, bigarren mailan. Bizi publikoko eremu batzuetan pixka bat sartua izanik ere, eremu pribatuetan atzera egin du azken hamarkada horietan.

'• Erreakzioa esparru eta medio berrietan. Hego Euskal Herriko laguntzari eta tokiko elkarteen lanari esker hirugarren mailan dela erran genezake, '"harkorra'".

'• Hizkuntzen ikaskuntzarako eta irakaskuntzarako materiala. Egoera hobea da esparru honetan, Iparraldeko euskara laugarren mailan bailitzateke, Ikas pedagogia zerbitzuari esker, besteak beste.

'• Gobernamenduaren eta erakundeen jarrerak eta hizkuntza-politikak. Hobetze bat dago hizkuntza-politika berriarekin, baina maila apala da oraino: hirugarrena.

'• Hizkuntza-komunitateko kideen jarrera beraien hizkuntzarekiko: gauza bera, hirugarren maila.

'• Dokumentazioaren mota eta kalitatea ez da beste faktoreak bezain erabakigarria. Maila ona da, bosgarrena litzateke.

Oro har, Hego Euskal Herrian, UNESCOren arabera, euskara '"kaltebera'" dago. Ipar Euskal Herrian '"larriki arriskuan'" dela erran genezake, haren egoera hobetzen ari bada ere.

Jean-Baptiste Battittu Coyos

Hizkuntzalaria

http://www.gipuzkoaeuskara.net/

hari@
Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea,...

ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.