mintzalasai

Euskaraz bizi #euskarazbizi #vivreenbasque

Nor dira euskarazko memegileak?

Memeen mugimendua euskarara ere iritsi da.

2020eko Apirilaren 29a | ± 02 min 42 s

Zer dira memeak?

Inork ez daki zehazki nondik eta noiz sortu ziren memeak. Azken finean, umorea egiteko modu bat da, teknologia berrietara egokituta. Memeak ohikoak bilakatu dira sare sozialetan: instagramen, facebooken, twitterren... Segurrenik, konfinamendu garai honetan mezu aplikazioen bidez ere jaso dituzue gehienek. Meme guztiek errezeta bera segitzen dute: irudi bat, bideo bat, marrazki bat hartu eta testu labur batekin umore ukitu bat gehitzen zaio.

Gehienetan, ironia eta satira erabiltzen dira eta batzuetan, mezu politiko bat pasatzeko ere erabil daitezke. Bestalde, usu erreferentzia zehatzak (pertsona famatuak, gertakariak,...) gehitzen zaizkie eta horregatik, testuinguru bera partekatzen duten pertsonek bakarrik ulertzen dituzte.

Hizkera bat ere sortu dela erran dezakegu memegintzaren inguruan: izan ere, ingelesezko memeetan erabiltzen diren hitzak gehitzen zaizkie euskarazkoei:"€œexpectation-reality”,"€œstarter pack”,"€œbe like”, etab. Horrelako esaldiak ikus daitezke (@xilabask kontuan):

“How you sartu in Bixenta"€“ How you atera”

“When lo hartu aitzin pentsatzen duzu: Hum gose naiz baina flem mugitzea, bihar goizean untsa gosalduko dut”.

Euskal memegintza

Euskal Herrian, iduri luke 2019ko urtarrilean sortu ziren lehen meme kontuak sare sozialetan. Eta konfinamendu garai honetan, Ipar Euskal Herrian agertu dira zenbait memegile. Denek anonimotasuna partekatzen dute: inork ez daki nor diren kontu horien gibelean diren pertsonak. Misterio puntu horrek jolas baten itxura ematen die memegileen kontuei.

Memeak hedatzeko errazak dira eta euskal memegileek arrakasta handia lortu dute. Adibidez, Ipar Euskal Herriko kontuen kasuan, @xilabask kontua da jarraitzaile gehien dituena (2435 ditu orain), baina besteek ere geroz eta jarraitzaile gehiago dituzte: @xalbator (414 jarraitzaile), @iparrmemegileak (313 jarraitzaile), eta Xilabask kontutik ateratako memegile"€œdisidente" baten kontu berria @xilabandecons (220 jarraitzaile).

Non atzeman daitezke?

Twitterren eta Facebooken ere atzeman ditzakegu, baina Instagramen dira memegileen kontu gehienak. Hemen dituzue zenbait lotura:

https://www.instagram.com/xilabask/?igshid=j2hvnlskbrlt

https://www.instagram.com/xalbator/?igshid=nd80vz20viyj

https://www.instagram.com/iparrmemegileak/?igshid=orzka2hjavhh

https://www.instagram.com/xilabandedecons/?igshid=8oiv83xskhkb

https://www.instagram.com/trapnaldo/?igshid=zyipk3b813yi

https://www.instagram.com/xolomogangstak/?igshid=1t5pat6v5wkvs

https://www.instagram.com/komandoalboka/?igshid=1pypnmbbnuyfv


hari@
Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.

Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea,...

TENIS INIZIAZIOA

TENIS INIZIAZIOA

  • Irailaren 21 | 18:30 | BAB
SOFRO- MUSIKA TAILERRA

SOFRO- MUSIKA TAILERRA

  • Irailaren 21 | 18:30 | BAB

2026(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03 04 05 06
07 08 09 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30

2026(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2026(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Gaur

2026(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur

2027(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

2027(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
Gaur

2027(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Gaur

2027(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Gaur

2027(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2027(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Gaur

2027(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2027(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur
Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.