mintzalasai

PortretakEKHI ERREMUNDEGI

Ekhi, euskara lerroburu

Berria egunkariaren Baionako bulego ondoko terraza batean, udazkeneko eguzki izpiak eta bi itxialdien arteko kale giro goxoa lagun, Ekhi Erremundegik (Baiona 1989) elkarrizketatuaren ezohiko lekua hartu du Mintzalasaientzat.

'© LaukitikAt
irudia ikusi | '© LaukitikAt

2020eko Azaroaren 27a | | ± 05 min 36 s

Mikroaren atzean zein estiloaren beste puntan, zure ibilbidea aipa dezagun.

Euskal Irratietan hasi nintzen hamazazpi urte nituelarik. Kazetaritzari buruzko interesa sartu zitzaidan eta lanbideak hurbilagotik ezagutzeko, lizeoarekin egiten diren ikastaroez baliatu nintzen Gure Irratian lehen esperientzia edukitzeko. Maitemindu nintzen zinez eta hor proposatu zidaten ikastaldi moduko bat egitea uda garaian. Gero, ikasketak utzi nituenean, lanpostu oso bat proposatu zidaten irratian eta horrela hasi nintzen, eginez ikasiz, Mattin Larzabal bezalako lankideekin besteak beste.

Bestalde, ehKz izeneko proiektu komunikatiboa muntatzen saiatu ginen, porrot bat izan zena baina anitz erakutsi ziguna, bereziki gauzak nola ez egin ikasteko. Horren ondotik Berrian sartu nintzen orain dela bost urte eta geroztik bertan ari naiz Baionako erredakziotik.

Nolakoa da kazetari baten egunerokoa?

Ez dakit beste lekuetan nola den baina nirea behintzat estresatua, izaeraz ere horrelakoa naizelako. Badugu gauza anitz kontatzeko, guk hemendik ipar Euskal Herriko gai guztiak lantzen ditugu, arlo anitz dira, eta guztiei buruz oinarriak ezagutu behar ditugu; horrek bestalde badu alde interesgarria. Euskarazko komunikabideen baliabideak eskasak dira, oro har, nahiz eta babesa lortu dugun azken urteetan instituzioengandik; orokorrean ez da aski. Baionan orotarat lau lankide gara eta beste bi lankide ditugu Xiberotik eta Behe Nafarroatik lanean, lurralde guztiaren hedapena bermatzeko.

Bertsolaritza munduan ere ibilitakoa zara.

Bertso mundutik urrundu nintzen orain dela zenbait urte eta geroztik itzultzeko gogoa izan dut baina orain arte ez dut pausoa egin. Kontsideratzen dut plaza gainera berriz iristeko bertso maila minimo bat beharko nukeela eta horrek lan erregularra egitea suposatzen du, gaur egun dudan bizi erritmoarekin zaila dena. Baina bai, berriz nahiko nuke bertsotan hasi.

Zein da kazetari gisa gehien gustuko duzuna?

Nik aktualitate politikoa maite dut anitz. Ariketa bezala, elkarrizketak egitea gustuko dut biziki, adibidez, diskurtso eraikietatik haratago instituzioetako ordezkarien pentsamenduen sustraietara iristea galdera zirikatzaileak eginez. Niri adrenalina horrek ematen dit, mobilizazioen segimena egitea bezala. Parean aldiz, datu ekonomikoak aztertzea ez zait gehiegi gustatzen.

Elkarrizketa gogoangarri bat?

Bat hautatzea ez da gauza erraza. Hiru azpimarratuko nituzke. Azkenetik hasita, Mikel Iribarren, Itsasuko auzapez berriari egin nion elkarrizketa, diskurtso zein jarrera biziki interesgarria iruditu zitzaidan, eta bere zintzotasuna, lehen aipatzen genuen politika instituzionalean, aspaldi galdu dena alegia. Bigarrenik jarriko nuke orain dela pare bat urte egin nuen erreportajea, migrazioaren gaiaz. Baionara iritsi berri ziren hiru migranteekin mahai inguru bat antolatu genuen horien bizipenak konta ditzaten. Haien kontakizunaren gordintasuna gogoan dut eta ber denboran halako baikortasunarekin kontatzen zutena. Gisa berean, alkoholiko anonimoei buruz elkarrizketa sorta bat egin genuen. Errealitatearekiko txoke hori aberasgarria iruditu zitzaidan, ezagutzen ez dugun errealitate horretaz, usu begi txarrez ikusten dugunaz jabetzea.

Euskara txikitatik dakizu?

Nik frantsesa ikastolan ikasi nuen, nire burasoek eta ingurukoek euskara transmititu zidaten, ez dut beste hizkuntzarik ezagutu. Ez dut nire bizitza irudikatzen ahal euskararik gabe, ez nintzateke ni. Atxikimendu hori txikitatik transmititu didate burasoek kulturaren bidez. Gure ardura da gure hizkuntza zaintzea.

Zer egingo zenuke euskara gehiago erabiltzeko?

Euskalduntze masibo bat beharrezkoa da Euskal Herri osoan eta horretarako baliabideak behar dira. Haur zein helduen irakaskuntzan, euskarari ikusgarritasuna eman behar zaio arlo guztietan. Jendeak euskara erabiltzea nahi badugu, euskarak bizi behar du, ikusgarri egin behar dugu; presentzia bermatu behar diogu denetan.

Erantzun globala behar da, indar militante handia ere bai instituzioak mugiarazteko; borondate politikoa ere behar da, gaur egun egin dezaketena egin dezatela.

Erantzun globala behar da: instituzioetan bide bat hasi da, beharrezkoa, baina ez da aski; borondate politiko bat erakutsia izan da, baina, indar militante gehiago behar dugu, instituzioak mugiarazi eta gehiago egitera bultzatzeko, gaur egungo koadro legala gainditzeraino.

Bataz beste zenbat denboraz ari zara euskaraz zure egunerokoan?

%99a euskaraz.

Leku goxo bat euskaraz aritzeko?

Ni biziki pozik naiz Epaiska elkarteak hartu duen norabidearekin. Baionan zinezko arnasgune bat da euskararentzat eta kulturarentzat, izan hitzaldi, kontzertu edo bestelako ekitaldien bidez. Asteburu guztiz, goxo sentitzen garen leku bat da zinez.

Gorroto duzun zerbait?

Faltsukeria, botere harremanak, autoritatea.

Maite duzun zerbait?

Laguntasuna, militantzia, izan ere biak lotzen ditut.

Ametsetako zure euskararen herria?

Euskararen herria nolakoa izan beharko litzatekeen gogoetatzeko beharrik ez duena; hau da, euskara egunerokoan normaltasunez bizi duena.

Amets bat?

Euskal Herri libre eta euskalduna.



Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea,...

ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.