mintzalasai

Elkartea

Bai Euskarari eta Eusko elkarteak euskara biziarazteko elkartzen dira!

Euskarak bizitzen jarraitzeko aukera guztiak izango ditu kolektiboki zaindu behar dugula erabakitzen badugu. Hizkuntzek giza historian zehar, agertuz, aldatuz edo desagertuz etengabeko bilakaerak jasaiten dituzte. Bizkitartean, azken hamarkada horietan, mundua hizkuntza-aniztasunaren galeraren azkartzea bizitzen ari da. Hizkuntzalarien arabera, XXI. mendean zehar, gaur egun munduan existitzen diren 7.000 hizkuntzetariko erdia desagertzeko arriskuan da. Galera handi eta garrantzitsua beraz, hizkuntza bat ez baita komunikabide hutsa, pentsatzeko modu bat, mundua ikusteko molde bat eta kultura bat ere da.

2021eko Ekainaren 10a | | ± 04 min 16 s

Euskal Herria identitate kultural sendoa duen lurraldea da, eta hizkuntza erdigunean kokatua da. Izan ere, euskaldunok gure hizkuntzaren arabera definitzen dugu gure burua:"€œeuskaldun" hitzak"€œeuskara duena" erran nahi du, euskararen jabe dena. Gogoratu dezagun, halaber, euskara Europako hizkuntza zaharrenetariko bat dela, indoeuropar hizkuntzak agertu aurrekoa. Benetako isolamendu linguistikoa, eta bere jatorria gaur egun ere oraindik ezezaguna gelditzen da.

Bi elkarteen arteko lankidetza-hitzarmena berritu da

Altxor historiko, linguistiko eta kultural hori biziarazteko helburua partekaturik,Bai EuskararietaEuskal Monetaelkarteek haien lankidetza-hitzarmena berritu dute, eta bakoitzaren ekintzak indartzeko, sostengatzeko eta sustatzeko ahaleginak egingo dituzte. Horrez gain,elkarte bat edo besteko kide den egitura batek beste dinamikarekin bat egin nahi balu, prezio murriztua eskuratuko luke.

Bi elkarte horiek, beren jardueren bitartez, eremu profesionalean zein publikoan euskarak duen presentzia indartzen dute. Adin guzietako ikasleen laguntzeaz aratago, gure erronka Euskara eguneroko komunikazio hizkuntza dela erakustea da.

Euskal Moneta: dinamika ekologikoa, solidarioa eta kulturala

Euskal MonetaIpar Euskal Herriko tokiko moneta da, 2013an abiatua, bi helburu nagusirekin: ekonomia birkokatzea eta euskararen erabilera publikoa sustatzea. Izan ere, proiektu ekonomiko hutsa baino askoz gehiago, Europako lehen tokiko monetak lurralde dinamika ekologikoa, solidarioa eta kulturala osatzen du eta bertan euskarak leku nagusia du. Noski, Eusko kidetzeko euskara jakitea beharrezkoa ez den arren, norberak euskararen presentziaren sustapenean parte-har dezake bere mailan eta ahal duen neurrian. Horretarako, tokiko moneta onartzen duten profesionalek bi desafioren betetzera engaiatzen dira: afitxaketa elebiduna edota euskarazko harrera. Merkatarien euskara maila erakusleihoetan ezarritako"€œHemen euskoz ordaindu" pegatinen bitartez agerian utzia da."€œLehen hitza euskaraz”: euskara ez dakitenentzat edo elkarrizketa bat euskaraz jarraitzeko beharrezko hizkuntza gaitasuna ez dutenentzat, edo"€œEuskaraz”, % 100ean euskaraz egina den harrerarentzat. Horrela, Eusko sareko 1.200 profesionaletatik 400 baino gehiagotan euskaraz hitz egin daiteke. Afitxaketa elebidunari dagokionez, 250 saltokik jarri dute martxan, eta 750 dira prozesuan engaiatu direnak.

Bai Euskarari: euskara alor sozioekonomikoan

Bai Euskarari Elkartearen xedea alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko eragitea da, komunitatea sustatuz eta tresna, baliabide zein proiektu berritzaileak eraikiz eta partekatuz. Bai Euskarari Ziurtagiria 2000ko ekainean abiatu zen eta geroztik gizarte-bizitzan aritzen diren era guztietako entitateen artean euskararen presentzia, ezagutza eta erabilera soziala sustatzeko eta areagotzeko tresna da. Bai Euskarari Elkarteak, entitateen euskararen sustapen, garapen eta normalizazio prozesua aurrera eramaten laguntzen du eta, horrez gainera, hauen lana aitortu, saritu eta gizartearen aurrean kreditatzen duen bereizgarria eskaintzen die. Bai Euskarari Ziurtagiriak hiru maila progresibo ditu: Euskararen bidean, Zerbitzua euskaraz, Zerbitzua eta Lana euskaraz. Une honetan, Euskal Herri osoan 1304 dira Bai Euskarari ziurtagiria duten saltoki, enpresa, eta era guztietako entitateak. Anitzak dira osaeraz, jatorriz eta helburuz, baina guztiek euskararen garapenaren alde lan egiteko borondatea azaltzen dute. Baina, elkartearen jarduera ez da hortan gelditzen, arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera areagotzera bideraturiko hainbat tresna, baliabide eta proiektu martxan baititu: Enpresarean (enpresa eta profesionalen sarea), Lansarean euskarazko lan-ataria, Lanabes, Euskaragileak eta abar luze bat aipa daitezke.

Euskara biziarazteko lanean

Euskara biziaraztea eguneroko erronka eta engaiamendua da. Bai Euskarari eta Euskal Moneta elkarteen arteko lankidetzak arlo profesionalean eta bizi publikoan arreta emanez horretan laguntzen badu, beste egitura askok helburu komun horretan parte hartzen dute, kultura, kirola, musika, komunikabideak edo irakaskuntza bezalako esparru anitzetan.

Euskalduna izan ala ez:denok dugu zeregin euskara,benetako aberastasun linguistiko eta kulturala, zaintzeko!


Iturria: Baieuskarari.eus


Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea,...

ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.