mintzalasai

PortretakANUNTXI ARANA

Mitoez harago, horien atzean diren istoriak interesatzen zaizkit

Anuntxi Aranak (Luiaondo"€“ 1947) denbora anitz pasa du errealitatearen eta sinesmenaren arteko mugaldea ikertzen. Euskal filologian eta antropologian diplomadun, sudurra ikerketetan sartua pasatzen du denbora asko. Ikertzeko, idazteko,bizitzeko, euskara du zorioneko iturri oparoa, menditik jaustean, botak kentzen dituen une gozagarriarekin batera.

2021eko Uztailaren 2a | | ± 06 min 27 s

Ikertzaile, idazle, irakasle, osasun arloko langile, nor da Anuntxi Arana?

Zenbat gauza! Gauzak zehazteko, irakasle izan nintzen AEKn ez denbora luzaz; bestalde, euskal mitologia ikertzen egon naiz eta zenbat liburu atera ditut eta azkenik osasungintzan, egia da nire senarrarekin idazkari lanak egin izan ditudala luzaz Baionan. Halere, gehien maite izan dudana da euskal mitologia ikertzea. 80ko hamarkadan hasi nintzen Baionako Fakultateko Euskal Ikasketak sortu zirenean. Bidarraiko Harpeko Sainduari buruz egin nuen ikerlanerako bertako herritarrak elkarrizketatu nituen, izugarri gustatu zitzaidan. Mendibeko Salbatore kaperako Saindu erdi pagano eta erdi kristauaren mitoa ere ikertu nuen eta nire sorterriko auzo herri euskaldunean, Orozkon, tesia egin nuen, hango kondaira mitikoez.

Euskara ttikitatik dakizu?

Luiaondon, sortu nintzenean, euskara aspalditik desagertua zen. Eta berandu ikasi nuen, iparraldera etorri ginenean hain zuzen, 30 urte nituenean, baina aspaldian piztu zitzaidan euskara ikasteko gogoa. Izan ere niretzat historia, paisaiak, arkitektura, bizimodua, dena dago gure arbasoek erabiltzen zuten hizkuntzari, euskarari lotua. Gure hizkuntza hori kendu zigutela sentitzen nuen, eta bete behar nuela hutsune bat.

Euskal mitologia aztertu duzu; non kokatzen da mitoen eta errealitatearen arteko muga?

Garai batean mitoak sinetsiak izan zirela ez da dudarik. Elkarrizketatu jende batzuek sinesten zuten laminetan, jentiletan, Anbotoko anderean edo Basajaunan.

Sinesten duenarentzat errealitatea da, banaketa hori artifiziala da. Orduan nik ez dizut errango mitoak ez direla errealitatea eta euria bai. Mitoek badute pentsaeran errealitate handia nahi baduzu, orain badira sinesten diren beste mito batzuk. Zientzian adibidez, ez da mitoa baina bada sineste bat hor ere, futbolean ere erritoak badira eta horrek ere badu sinesmenekin zerikusia. Mitologian sinesten da naturaz gaineko den zerbaitetan: orain ere sinesten da, erlijio andana dago munduan, hori gauza bera. Erlijioek badute beren alderdi narratiboa, hori dira mitoak; badituzte erritoak badituzte mitoak, sinesteak. Niretzat mitologia ere aztertu daiteke espiritu zientifiko batekin.

Zein da zure mitorik, kondairarik gustukoena?

Denak dira interesgarriak, ez dut faboritorik.

Bat aipatzekotan, Mari, Anbotoko andereari buruz ariko naiz edo hobe erranik herri honetan gertatu den Marimaniaren inguruan, izan ere horren gainean egin den metamitologia edo mitoaren mitologiak merezi du. Mitologia, kontakizunak dira eta ezin duzu mitologia aipatu ez badituzu ixtorio horiek kontatzen. Hemen luzaz kontatu izan da mitologiari buruzko teoria, alegia Mari zer zoragarria zen, zer eragina zuen izpirituan, jendartean baina mitoa bera kontatu gabe. Eta anitzetan ohartu gira kontatzen diren gauza horiek kontradikzioan direla mitoak erraiten duenarekin. Hor ere ez da zernahi egin behar, mitologia, mitoen multzoa eta mitoen ikerketa da, baina ezin duzu ikerketarik egin ez baduzu aditzen zer esaten duten istorioek. Mari pertsonaiari buruz egin den erabilera ez dut batere maite. Anbotoko anderearen istorioa tristea da: Ama batek madarikatu zuen eta airera joan zen kondenatua, geroztik ekaitzak, ximistak, kazkabarra botatzen ditu. Oso mito zaharra da, erdi aroan jada jasotako mitoa. Bestela, Euskal Herrian non-nahi dauden pertsonaiak laminak dira eta Basajaunari buruz ere gauza politak aurkitzen dira iparraldean, Garazi aldean bereziki.

Euskalgintzan ere anitz ibilitakoa zara... Zer proposatuko zenuke, euskaraz gehiago entzun dadin?

Hasteko euskara hizkuntza ofiziala behar da Iparraldean. Ezinbesteko erabaki horrez gain, euskarari abantailak eman behar zaizkio ere, pairatzen duen egoeragatik; hori poderetik egin daitekena da. Bestetik, jendeen aldetik nire ustez kontzientzia asko galdu da gure gazte garaitik hona. Guk genuen entusiasmo hori ahuldu da, eta hori nola berpiztu daitekeen asmatzea ez da errexa. Gazteek gaur egun ez dute asko erabiltzen euskara, askori ez zaie erakargarri egiten. Nik uste dut bizitzaren arlo guztietan, arlo erakargarrietan ere segurtatu behar dela euskararen presentzia.

Eguneroko bizitzan bataz beste zenbat denbora pasatzen duzu euskaraz hitz egiten?

Etxean euskaraz eta kanpoan gehien bat frantsesez, halere, lagunak gehiago hautatzen dituzu adinarekin orduan bataz beste errango nuke gehien bat ere euskaraz.

Lana baztertzean zertan pasatzen duzu denbora?

Denbora asko pasatzen dut ordenagailuan orain, prentsa irakurtzen, filma bat edo beste zerbait ikusten. Gero nire aisialdi kutuna mendia da, baina betidanik oso gaizki ibilitzen naiz eta orain adinarekin ez naiz hobetu... Mendiak baditu horrelako momentu oso onak, lehena ibiltzean eta gailurrera iristean noski eta beste bat ibilaldia bukatzean, zapatak kentzen eta auto erosoan esertzen zaren momentu hura... hori bai plazer handiko momentua.

Gorroto duzun zerbait?

Ufff, zerrenda luzea dut tamalez, baina momentu honetan kapitalismo neoliberala eta kolonialismoa errango nituzke. Sexismoa ere gorroto dut eta beste gauza asko, baina une honetan, beste bi horiek lehenetsiko ditut.

Maite duzun zerbait?

Nire bizitzako deskubrimentu handia euskara izan da, estetika maila oso ederra da batez ere adineko jendeak hitz egiten duen euskara eder hori, sekulako gozamena pizten dit. Gero, hego haizea asko maite dut, ekaitza aitzineko momentu hori zeinean txoriak ere isiltzen diren, momentu izugarri berezia eta ederra da niretzat.

Zein izango litzateke zure ametsetako euskararen herria?

Euskal Herri euskalduna, batua, euskara hizkuntza nagusia duena eta justizia denentzat berdin aplikatzen duena, animalientzat ere. Arlo guztietan, injustiziak gorrotagarriak dira, alor linguistikoan, ekonomikoan, alor guztietan.


Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea,...

ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.