Olentzero 2025 Miarritzen
Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.
2025eko Abenduaren 3a | | ± 52 s
Berritasun bat: Olentzero erakusketa
Abenduaren 3tik 27ra, Mediatekak erakusketa bat hartuko du:
« Olentzero: argiaren mezularia ».
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, estreinaldi bat eginen da, euskarari eta haren ohiturei balioa emaiteko.
Eskolentzako animazioak
2024an bezala:
- Abenduaren 4an, irakurketa musikal bat eta euskarazko kantuak klase elebidunentzat.
- "Olentzero ezagutzea" tailerra klase elebakarrentzat, euskal kulturako pertsonaia nagusi hau ezagutarazteko.
Jarduera horiek eskolako ikasle guziei euskararekin eta euskal kulturarekin ohitzeko parada emaiten diete, euskara ikasi edo ez
Olentzero familientzat ere
Hiriko langileen haurren Eguberrian izanen da ere Olentzero,Bizar Xuriren ondoan, bere historia kontatzeko eta argazkiak hartzeko
Programa oso bat tradizioa eta euskara Miarritzen biziarazteko!
Egitarau eta info osoak (desfilea + erakusteka) beherago:



















