Hiztegi bilduma berritu dugu!
Mintzalasairen 15. edizioaren karietara, Mintzalasai eta ON! elkarlanean arizan dira 5 lexiko berrargitaratu eta zabaltzeko.
2026ko Irailaren 1a | | ± 01 min 43 s
Hizkuntza batek, bizitzaren eremu guztietara zabaltzen delarik bakarrik biziraun dezake. Ideia hori abiapuntutzat harturik, funtsezkoa da gai guzietaz euskaraz mintzatu ahal izatea.
Gisa horretan, sakelako hiztegiak euskarri ludiko eta pedagogikoak dira. Funtzio desberdinak dituzte:
- gomita bat dira, hasi berriek hitz berriak deskubri ditzaten,
- tresna bat dira, ikastunek euren hiztegia hobetu dezaten,
- bide bat dira, euskaldunek euren elkarrizketak aberastu ditzaten.
Kontatzeko zerbait
Lexiko hauek talde-lanaren emaitza dira, eta euren helburua euskarazko hizkera familiarra garatzea da.
Baina gure gizarteaz eta gure garaiaz zerbait kontatzen dute ere. Hitz-zerrendarekin batera datozen editorialak irakurtzea merezi dute; 2012az geroztik Mintzalasai proiektuarekin zabaldu nahi dugun mezua islatzen dute. ren bihotzean diren mezuak baitaramatzate.
5 lexiko ezberdin
- Besta
Hiztegi honek erakusten du euskara uste baino eskuragarriago dela, eta edonork edaria edo jatekoa euskaraz galda dezakeela.
- Kokinkeriak
Euskara logelako intimitatean (edo larrua jotzeko beste edozein eremutan) ere bizi behar duen hizkuntza baita.
- Irainak
Euskarazko irain eta hitz larrien bilduma da. Bertan aurkituko duzu, gainera, zure diatriba eraikitzeko metodo berri bat.
- Ingeleskadak
Gure hiztegian gero eta gehiago sartzen ari diren anglizismoen ordezko aukera bat.
- Neologismoak
Euskara hizkuntza bizia delako, egokitzen delako, berritzen delako eta hizkuntza-ausardia erakusten duelako.
Lexiko hauek kopuru handitan eskura daitezke eskaera soil batekin.
Edo deskarga librean:
·https://mintzalasai.eus/eu/baliabideak/tresnak/lexiques
Baduzu zure bilduma osoa?































