
Zuk ere, egitaraua gurekin osa ezazu
2021eko Ekainaren 28a | | ± 01 min 04 s
Irailaren 20tik 26rat iraganen da Mintzalasai festibalaren 10. edizioa. Egitaraua osatzeko ideiak baldin badituzu, ez duda!


2021eko Ekainaren 28a | | ± 01 min 04 s
Irailaren 20tik 26rat iraganen da Mintzalasai festibalaren 10. edizioa. Egitaraua osatzeko ideiak baldin badituzu, ez duda!

2021eko Ekainaren 23a | | ± 47 s
Dindaia Fundazioak proiektu berri bat jarri du martxan: EUSKARAZ KiLIKa. Bizi dugun egoeran haur eta gazteek aukera gutxiago dute aisialdiaz gozatzeko. Eta aisialdia euskararen erabilera bultzatzeko ezinbesteko tresna da. Hau ikusita onlinezko ekimen hau prestatu dugu.

2021eko Ekainaren 23a | | ± 01 min 24 s
Euskararen biziberritzearen alorrean ekarpen konkretua egitea du xede 2017an sortutako kolektiboak. Tailer, infografia, bideo eta kroniken bidez, jakintza soziolinguistikoa eta tresna praktikoak hedatzen dituzte.

2021eko Ekainaren 18a | FABIEN MENDIBOURE | | ± 07 min 16 s
Familia euskaldun anitzetan gertu den bezala, euskara txikitan ikasi eta galdu ondoren, Fabien Mendiboure (Baiona 1981) nerabezaroan ohartu zen zerbait falta zitzaiola bere bidean eroso segitzeko. AEKrekin duela 15 urte hasitako maitasun ixtorioari esker, orain Gaia elkartean euskaraz ari da lanean, publiko guztiei jolasak proposatzen eta irrifarrak banatzen.

2021eko Ekainaren 18a | | ± 52 s
Lehen edizioa 2020an iragan behar zen baina bertan behera utzi behar izan zuten. Aurten eginen da beraz lehen aldiz, urriaren 8 eta 9an. Bi egunez, argitaletxeak, marrazkilariak, idazleak gomitatuak dira, eta animazioak ere proposatuko dituzte.

2021eko Ekainaren 17a | | ± 55 s
Euskal konfederazioaren mezua.

2021eko Ekainaren 16a | | ± 01 min 16 s
20. mendeko komiki munduko maisuen artean izen handia, HUGO PRATTek obra ugari sortu zituen berrogeita hamar urte inguruko lanbidean zehar. Erakusketaren karietara, hainbat animazio euskaraz.

2021eko Ekainaren 10a | | ± 04 min 16 s
Euskarak bizitzen jarraitzeko aukera guztiak izango ditu kolektiboki zaindu behar dugula erabakitzen badugu. Hizkuntzek giza historian zehar, agertuz, aldatuz edo desagertuz etengabeko bilakaerak jasaiten dituzte. Bizkitartean, azken hamarkada horietan, mundua hizkuntza-aniztasunaren galeraren azkartzea bizitzen ari da. Hizkuntzalarien arabera, XXI. mendean zehar, gaur egun munduan existitzen diren 7.000 hizkuntzetariko erdia desagertzeko arriskuan da. Galera handi eta garrantzitsua beraz, hizkuntza bat ez baita komunikabide hutsa, pentsatzeko modu bat, mundua ikusteko molde bat eta kultura bat ere da.

2021eko Ekainaren 10a | | ± 35 s
Igande honetan, ekainaren 13an, Spacejunk elkarteak Street art bisitak proposatzen ditu urririk eta euskaraz Baionan.

2021eko Ekainaren 8a | | ± 28 s
Oreka zirko konpainiak gaualdi berezi bat antolatu du ekainaren 18an: euskal zirko kabareta.

2021eko Ekainaren 4a | HAIZE MOUESCA | | ± 06 min 36 s
Gidari-hizlari ogibidez, Haize Mouescak (1992, Kigali Ruanda) ezin hobeki ezagutzen ditu Euskal Herriko bazterrak, artelanak eta ohiturak. Baionako Aturri bazterretan, laguntzaile gisa ibili den migranteentzako aterpetxetik hurbil jarri digu hitzordua, kalaka alai eta goxo batentzat.

2021eko Maiatzaren 31a | | ± 02 min 04 s
2021ko Euskararen Urtaroa azaroaren 19tik abenduaren 3ra iraganen da. Euskal Elkargoak proiektu deialdi bat irekitzen du egitarau aberats baten muntatzeko.