mintzalasai

Euskaraz bizi

Haurrak euskaraz loratzen lagundu: burasoak eta etxea

Garai berezi hauetan, etxeak sekula baino dimentsio bereziagoa hartzen du.

2020eko Martxoaren 27a | ± 01 min 25 s

Zuek, buraso gisa, haurra euskaraz loratzen laguntzen duzue:

  • Motibazio-iturri garrantzitsuak zarete: Haurrek zuekin dute mundua deskubritu, zuen laguntzaz lehen urratsak egin, lehen hitzak eman. Transmisioa eta afektibitatea lotzen dituzue. Mundua euskaraz edo euskararekin loturik erakutsi diezaiekezue.
  • Zuekin denbora anitz pasatzen dute: Konfinamendutik haratago, ikerketa batzuek diote haurrek urteko beren denboraren %15a ikasgelan pasatzen dutela. Beren bizi-esparru gehien-gehienak, beraz, zuen esku artean daude.
  • Etxea bizi-eremu berezia da: Burasoen euskara maila edozein izanik ere, ikasten ari ala aspaldiko euskalkian mintzo, etxeko intimitateak eskain dezake euskaraz goxatzeko hainbat parada, tresna eta erritualen inguruan, eskola/ikastolako lanak eginik, memento desberdin eta atseginak hartuz zuen artean.
  • Partekatze mementoak garrantzitsuak dira: Etxean euskarazko liburuak, diskoak, filmak? eskura ukaitea funtsezkoa da. Horiez gain, zuekin zuzenean partekatuko dituzten mementoek dimentsio berezia hartuko dute berebaitan. Eta, horiekin batera, euskaraz bizitzeko motibazio sakonagoa.
  • Zuek ere bazarete: Zuei pertsonalki, kolektiboki eta heldu gisa, euskaraz gustatzen zaizuena erregularki transmititzeak haurrei zerbait berezi eta iraunkor piztuko die. Euskaraz bizitzea handitzeari lotuko dute.


"Hainbat memento pribilegiatu ditugu haurrekin euskaraz partekatzeko: bizi eta goxa ditzagun!"

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.