mintzalasai

Euskaraz bizi

Euskara, ikastetxetik plazara

Haur batek esna dagoen denboraren %15 baizik pasatzen du eskolan. Beraz, hizkuntza bat naturalki barneratzeko orduan, garrantzitsua da ikas-denboratik kanpo erabiltzea. Aisialdi eta aktibitate eskaintza aberatsa da euskaraz: skate, dantza, surfa, zientziak, bertsolaritza, literatura, pilota, zirkoa, musika, yoga?

2021eko Urtarrilaren 4a | | ± 37 s

Euskara naturaltasunez erabiltzeko eta hizkuntzarekiko atxikimendua garatzeko, beharrezkoa da haurrak eskolatik kanpo entzutea eta erabiltzea:

  • Hizkuntza gehiago entzunez, hobeki menperatuko duelako.
  • Euskaraz gustuko aktibitateak praktikatzean, hizkuntzarekiko atxikimendua eta motibazioa handituko zaizkiolako.
  • Hizkuntza horri esker beste haur batzuekin harremanduko delako.
  • Euskara ikastetxetik kanpo eta eremu informaletan erabiltzean, hiztegi berria ikasiko baitu eta hizkuntza egoera guztietara egokitzen jakinen baitu.
  • Heldu euskaldunak euskaraz entzunez, erreferentzialtasun bat garatuko duelako.

Ikus BAM eskualdeko euskarazko aktibitateen eskaintza gure aurkitegian.


Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.