mintzalasai

Elkartea

Larunbata, deskubritzeak

Mintzalasai festibaleko egitaraua egunez egun: irailaren 20a, larunbata.

2025eko Irailaren 6a | | ± 02 min 44 s

10:30>11:30 BAIONA Euskal museoa

EUSKARAZ KANTATUZ! TAILERRA

#kantuak | Euskara irakurtzea erraza da. Halere arauak eta praktikak bereizten ahal dira. Tailer honetan biak azalduak izanen dira. Ondotik, bakoitzak hautatuko du nola ahozkatu nahi duen. Elkarrekin kantatuz bukatuko da.


10:30>11:30 BAIONA Simone Veil Ama eskola (Gaztelu Berri aldean)

BISITA GIDATUA: NOTRE DAME ETORBIDEKO KASAMATAK

#bisita gidatua |Erraldoi baten kasamata erraldoia ezagutu: Notre Dame etorbidea. Europan inoiz erregistratu ez den XVI.mendeko artileria-obra handiena da. Irekitze berezia! Oinetako egokiak ekartzea gomendatzen da. Mintzalasai eta Europako ondareen egunen kari ko antolatua.

Erreserbatzeko: euskara@bayonne.fr / 05 59 46 60 57


12:00>14:00 BAIONA - Epaiska - Taloka - Biltxoko

POTEO & KARAOKEA


14:00>15:00 BAYONNE Ondare & Bizileku denda (Arraindegi karrika, 42a)

BISITA GIDATUA: BESTEAK EZ BEZALAKO DENDA BAT

#bisita gidatua |Ondare eta bizileku denda berritua izan da. Baionako arkitekturaren eraikin ohiko baten beheko solairuan. Bere eszenngrafia berrien bitartez hirizaharraren berezitasuna gozatu eta ulertu, baita ere, plana eta balioztatzearen erronkak eta helburuak ere.

Erreserbatzeko: euskara@bayonne.fr / 05 59 46 60 57


16:50>17:45 BAIONA Jacques Porte plaza

IRAKURKETA IBILTARIA

#Paseatzen | Baionako karriketan ibili, amestu, irudikatu... haur literaturaren bidez! Familian partekatzeko istorioz jositako ibilaldia.5urtetik goiti. Izen emateak aholkatuak:contact@libreplume.fr/ 06.16.11.97.72


17:00 ANGELU Tivoli

ERAKUSKETA BISITA GIDATUA

#bisita gidatua |Aturriko besten denbora



18:00>19:30 BAIONA Patxa plaza

PILOTA PARTIDA & BERTSU

#kirola | Pilota partida bertsolariek animaturik


18:00 >21:30 MINTZALASAI MOLLY’S OSTATUAN

·18:00 >19:00 EUSKARA INIZIAZIOA HELDUENTZAT - BESTA GAIAREN INGURUAN

#lagunen arteko iniziazioa | Molly’s ostatuak bere ateak idekitzen dizkizue eta euskarazko iniziazioa proposatzen du. Euskara deskubritu nahi duten lagunekin etor zaitezte eta ondoko bestetan euskaraz manatzen edota zerbitzatzeko gai izanen dira.

·19:00>20:00 PANTZO MANTSHOW(PANTZO HIRIGARAY)

#Bakarrizketa | Pantzok Euskal Herriaren egoerari lotuak diren gai frango ditu aipatuko: Nahas mahas, Euskalzaina eta euskaldun berriak, San Ferminak, Euskal Herriaren independentzia ospatzeko bazkaria, covid-aren eragina bozkaldietan, immigrante edo etorkinak Baigorrin... Baita ere, irratilariaren sufrikarioak, lehengo eta gaurko gazten joka moldeak amodio kontuetan, taloaren lanjerrak ikastolentzat, Miss Euskadi eta beste... Ordu bat’eterdi umore on!

·19:30>21:30 MOLLY’S KANTUZ

#Laguntasuna Zatozte kantatzera eta momentu goxo baten pasatzera euskaraz. Goi mailako musikariak animaturik. Giro ona segurtatua!


Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.