mintzalasai

Elkartea

Astelehena, mugi hadi!

Mintzalasai festibaleko egitaraua, egunez egun: irailaren 19a, astelehena.

2022ko Irailaren 12a | ± 01 min 31 s

Festibalaren lehen egunean, astelehean, kirol jarduerak proposatuko dizkiegu helduei euskaraz:


18:00-19:30 BIARRITZ"€“ Marion aintzira

ITZULALDIA IZADIAN

Kiroleko zapetak jantzi. Marion aintzirako baratzezainarekin inguruetako fauna eta flora deskubrituko ditugu.

Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/3476-itzulaldia_izadian


18:30-19:45 BAIONA Avironeko egoitza

ESTROPADA INIZIAZIOA

Talde izpiritua eta sentsazio paregabeak, joan gaitezen denak itsasontzi gainera gure arbasoek egiten zuten bezala! Ez goaz bale ihizira baina kasik!

Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/3475-estropada_iniziazioa


18:30-20:00 ANGELU Orok bat

BOTE LUZE PARTIDA

Pilota jokoetan zaharrena, baina gaurkotasun handikoa. XX. mende hasiera arte artzainak mendietan jostatzen ziren bote luzean. Bi talde parez pare lehiarazten dituen esku huskako jokoa da. Pilotari eta ez pilotariei irekitako partida.

Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/3477-bote_luze_partida


18:30-20:00 BIARRITZ Mouriscot aisialdi gunea

FELDENKRAIS METODOA

Ongi izate fisiko eta emozionalerako tresna paregabea. Zutik izatea zeinen erraza bilakatzen ahal den deskubrituko dugu...

Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/3478-feldenkrais_metodoa


19:00-20:00 BAIONA Biltxoko Elkartea

Indianoak, dans le sillage de notre histoire

Dokumentalaren proiekzioa eta mintzaldia. Mundua txikia da eta euskaldunak beti izan gira itsasoari idekiak. Irudi zoragarrien mentura?

Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/3479-indianoak_dokumentala



Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.