mintzalasai

Elkartea

Asteartea, gogoetarako tarteak

Mintzalasai festibaleko egitaraua, egunez egun: irailaren 20a, asteartea.

2022ko Irailaren 13a | | ± 01 min 51 s

09:00-14:00 BIARRITZ - Social Bar

Euskararen aldeko diskurtso BERRIAK

Urte oso batez, Ipar EHari egokitutako diskurtsoak berritzeko gogoetak eman dira. Orain, goazen idaztera! Ta ondotik, luntxa.

Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/3480-euskararen_aldeko_diskurtso_berriak


08:30-11:30 BIARRITZ Uda leku

AISIALDIETAN EUSKARAZ

Aisialdiak paper garrantzitsua jokatzen du euskararen biziberritze prozesuan. Ez da beti errex animatzaileentzat beren jarduera animatzea haurren euskarazko maila nahiko ahula denean et erreski frantsesera lerratzen direlarik.

Animazio munduko profesionalei zuzendutako formakuntza horretan, teknika desberdinak landuko dira.

Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/3509-aisialdietan_euskaraz


18:00-19:00 Baiona Eusko Ikaskuntza

MEDITAZIOA & ARNASKETA

Eusko Ikaskuntzako atea ideki, eta Amaia Mujicarekin eser gaitezen gure barne bakea bilatzeko. Arnasketa, lasaiketa dena horretan da!

Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/3481-meditazioa_eta_arnasketa

19:00-20:00 BAIONA Eusko Ikaskuntza

EUSKARA ETA FEMINISMOA

Nola uztartu euskara eta feminismoa gaur egun? Zerk (des)berdintzen ditu? Idurre Eskisabalen mintzaldia.

Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/3482-euskara_eta_feminismoa


20:30-21:30 BIARRITZ Le Royal

AMIKUZEKO IKASTOLAK 50 URTE

Dokumentala eta eztabaida. Gaur egungo eta atzoko erakasle, langile eta buraso batzuk elkarrizketatu dituzte haien garaiko testuinguruez, gogoetez, eztabaidez, lorpenez eta huts egiteez bizipenak emateko. Amikuzetik haratago, lekukotasun horiek ikastola guzien historiaz zerbait kondatzen dute. Uste baino gaurkotasun eta unibertsaltasun gehiago baitu hizkuntzen aldeko borrokak.

Proiekzioaren ondotik, eztabaida antolatuko da egileekin eta Miarritzeko ikastolako gaurko eta atzoko aktoreekin.

Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/3483-amikuzeko_ikastolak_50_urte



Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.