mintzalasai

Elkartea

Larunbata, Glisseguna eta beste

Mintzalasai festibaleko egitaraua egunez egun: irailaren 24a, larunbata.

2022ko Irailaren 15a | | ± 01 min 57 s

10:00-20:00ANGELU La Barre

GLISSEGUNA


10:00-10:45 BIARRITZ Mediateka

NINI IRAKURZALEAK

Haurrek"€œAirean txori batzuk" ipuina entzuteko parada izanen dute. (> 3 urte)

Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/3497-nini_irakurzaleak


10:30-12:00BIARRITZ Mediateka

HELDUENTZAKO IPUIN KONTAKETA

Xan Errotabehere haurrentzako ipuin kontalari bezala ezaguna bada,aldi honetan helduentzako istorioak ekarriko ditu. "Hitza hezi, bihotza hazi" (Euskaltzaleen Biltzarra)bere lehen liburuan bildu ipuinak aurkeztuko ditu. Ondotik, ipuinen kontatzeko teknikak partekatuko ditu.

Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/3499-helduentzako_ipuin_kontaketa


10:00-12:00 BAIONA Réduit Plaza

BISITA GIDATUA

Véronique BASTERRAk Baionako altxor guztiak deskubriaraziko dizkigu.

Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/3498-bisita_gidatua


11:00-12:00 BAIONA Euskal museoa

BAIONAN KANTUZ

Euskal kantuzaleen hilabeteko topaketa.


12:00-14:00 BAIONA Euskal museoa

KANTU APERITIFA

Aupa gozozale eta kantariak! Ahotik ezin utziak diren pintxoak eta euskal kantu politenak partekatuko ditugu asteburua ederki hasteko!

Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/3501-kantu_aperitifa


17:00-18:00 BAIONA Kalostrape

ERROMAKO ZUBIA

Ezti erle aztiaren istorio eztia. Mundu misteriotsu batean murgildu eta segitu zure ametsen bidea? Familian bizitzeko ikusgarria.(5-12 urte)

Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/3502-erromako_zubia


18:00-19:00- BAIONA DIDAM Museoa

ERAKUSKETA BISITA GIDATUA

Veronique de Viguerie-ren erakusketaren bisita euskaraz. Murgil zaitezte artista engaiatu honen munduan. Gerrako erreportari honek bere argazki hunkigarri eta adierazleak ulertuko ditugu Maikarekin.

Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/3503-erakusketa_bisita_gidatua

ï"¿

20:00-21:30 BAIONA Kalostrape Ostatuan

KANTUZ KALOSTRAPE OSTATUAN!

Altxa basoak Haiz'Egoa abesbatzarekinAviron Bayonnais-ren garaipena ospatzeko! Motiba itzazu zure lagunak 3.partidarako.

Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/3504-kantuz_kalotrape_ostatuan


Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea,...

ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.