mintzalasai

Elkartea

Osteguna, plazera har!

Mintzalasai festibaleko egitaraua egunez egun: irailaren 22a,, osteguna.

2022ko Irailaren 15a | | ± 01 min 09 s

Osteguna, plazeraren eguna: ibilaldiak eta tailer gastronomikoak.


10:00-10:45 BIARRITZ Ohakoa

NINI IRAKURZALEAK

Haurrek Ohakoa haurtzaindegian bertan"€œAirean txori batzuk" ipuina entzuteko parada izanen dute.

BIARRITZEKO MEDIATEKA - OHAKOA


18:00-19:00BAIONA Zamai Ostatua

KANTU TAILERRA

Arnoa jastatu aitzin etorri zure lagunekin ahotsa berotzera. Euskal kantuak Claudine Arhancetekin, giro ezinhobean!

Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/3491-kantu_tailerra


19:00-20:00 BAIONA Zamai Ostatua

ARNO JASTAKETA

Arno gorri, xuri eta beltzaren tentazioan murgildu? Pantxikak bere alaitasunarekin gogo onez gidatuko zaitu.

Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/3492-arno_jastaketa


18:30-21:00 BIARRITZOpen Gare

SUKALDARITZA TAILERRAK

Mihia, hizkuntza ta plazerra lotuko dituzten 4 tailer proposatuko dira (ta ondotik, denek elkarrekin jan eta edanen dugu sukaldatutakoa):

- Koktel landu eta originalak.

- Barazki ta fruituen mozketa artistikoa.

- Kroketa zaporetsuak.

- Pintxo goxoak eta sanoak.

Etxean berriz egiteko errezeta errex baina onak.

Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/3493-sukaldaritza_tailerrak



Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.