mintzalasai

Elkartea

Ostirala, kultura eta eztabaida

Mintzalasai festibaleko egitaraua egunez egun: irailaren 23a, ostirala.

2022ko Irailaren 15a | | ± 01 min 13 s

Ostiralean hainbat kultur hitzordu, eta koloreen besta mundiala haurrentzat.


9:00-14:00 BIARRITZ Lac Marion

MUNTAKETA::: MONTAGE

Apainketa, instalazioa, garbiketa? auzolanean eta euskaraz aritzeko aitzakia ederra.


19:00>20:00 BAIONA Biltxoko

BERTSO SAIOA

Bertsolariak: Nahia Sasco, Oier Urreizti, Iker Altuna


19:00-19:45 BAIONA Jakinola

EUSKARA & WEBA

Horra aukera paregabea euskara ikasteko eta praktikatzeko erabil daitezkenmedio digitalen aurkezpena!

Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/3495-euskara_eta_weba

19:45-21:00 BAIONA Coffee Muxu

LA LA LA KONTZERTUA

Xiberotik heldu dira, ahots eder bezain errepertorio anitza dute eta gure dantzarazteko intentziorekin datoz. Asteburua hasteko molde ezin ederragoa.

Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/3496-la_la_la_kontzertua


17:00-21:30 BIARRITZ Marion aintzira

KOLOREEN BESTA

Euskararekin, 11 koloreko mundua osatzen dugu. Zatoz xuriz jantzia: guk koloreztatuko dugu zure gaua! Jokoak, puzgarriak, goxokiak, taloak, edariak? Sekulako izanen da!

17:00 Burasoentzako euskara iniziazioa.

17:30 Zirko tailerrak Orekarekin

18:15 Dantza ibilaldia Jose & Kikirekin.

19:00 Koloreztatze kolektiboa

19:30: Haurren karaokea & dantzaldia DJ Bullekin

Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/3494-koloreen_besta


Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.