Zuzenean Zure Esku Kalostrapen
Kanalduderen emankizun partehartzailea grabatuko dute Kalostrapen martxoaren 21ean.
2019ko Martxoaren 8a | ± 43s
Zuzenean Zure Esku
Zuzenezko emankizun bat da, Euskal Herri osoko herri dinamika, ekimen alternatibo eta gizarte eztabaiden bozgoragailua izan nahi duena. Astero leku berri batetik, gai berri bat tratatzen du. Gaiak, erreportaiak eta gidoia era partehartzailean herritarrek osatzen dituzte. Zuzenezko platoaren egunean, kameralariak eta animatzaileak, denak dira herritarrak, Kanaldudeko lantalde batek lagundurik.
Kalostrapen, AEKren eskutik
Martxoaren 21ean, 19:30ean, Baionako Kalostrape ostatuan grabatuko dute zuzeneko emankizuna. Gaia: "Euskara ikasteko helduen aukerak eta oztopoak".
Publikoan parte hartzea posible izanen da: aukera bat da zuzeneko emankizun baten grabaketa ikusteko.