mintzalasai

Elkartea

Asteazkena, haurren eguna!

Mintzalasai festibaleko egitaraua, egunez egun: irailaren 21a, asteazkena.

2022ko Irailaren 14a | | ± 02 min 40 s

Asteazkena haurren eguna da eta egun osoan aktibitateak izanen dira Miarritzen eta Baionan.


10:00-10:45 BAIONA Libreplume

NINI IRAKURLEAK

Irakurketak, kantu jokoak? belarri ttipientzat (0-3 urte).

Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/3484-nini_irakurleak

10:30-11:30 BAIONA Euskal museoa

YOGA & ARTEA BESTE BEGIRADA BATETIK

Zein ernagarria den artisten obren aitzinean yoga praktikatzea eta beste modu batean Euskal Museoa deskubritzea! Amaia Mujicarekin. (3-5 urte)

Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/3485-yoga_eta_artea_beste_begirada_batetik

10:30-11:30 BIARRITZ Mediateka

XANA ETA BERE SUDUR GORRI MAGIKOA

Xanaren istorioa, bere penak eta pozak. Ez dela gai izanen pentsatzen duelarik, dantzatzen hasiko da. Dantzari esker, bere emozioek bizia koloreztatuko diote eta bere baitan dituen emozio azkarrak adierazten ahalko ditu. (4-10 urte)

Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/3486-xana_eta_bere_sudur_gorri_magikoa


11:30 BIARRITZ Rocailles baratzea

HAMAIKETAKOA

Emozioen gaia landu ondotik, jatekoa eta edatekoa eskainiko zaie parte hartzaileei.


11:45-12:15 BIARRITZ Mediateka

IPUIN IRAKURKETA

Irakurketa momentu hau goza ezazue, familian. Umorea, kuriositatea eta emozioak. (4-10 urte)

Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/3487-ipuin_irakurketa


14:30-15:30 BAIONA Mediateka (Gaskoien plaza)

MAITEDER

Bi pertsonaiek sekulako bidaia egingo dute eta abentura harrigarriak biziko dituzte haien Maitederraren bila. Ikuskizunaren ondotik, haurrek haien Maitederra eraikitzen ahalko dute eta artistekin solastatzeko aukera izanen dute. (5-12 urte)

Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/3488-maiteder


18:00-19:30 BAIONA Orai-Bat

MUTXIKOAK

Lana bukatzerakoan, zatozte elgarrekin dantzatzera! Erdizka, jauzi eta pika! Urratsak gogoz ezagutuko dituzue.EtaJon Maia bezala dantzatzen baduzu, zure talentua erakutsi.

Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/3489-mutxikoak


18:30-20:00 BIARRITZSocial Bar

EUSKARA INIZIAZIOA

Euskara ez dakitenentzako lehen hitz eta erranaldiak deskubritzeko saioa. Segur baduzula, zure inguruan, interesa izan dezakeen norbait. Animatzen duzu?

Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/3507-euskara_iniziazioa


20:00-21h30 BAIONA Biltxoko elkartea

BLIND TEST GAUA

Musikazale amorratuak zarete? Hurbildu eta erakutsi! Talde bat osatu eta Blind test musikal txapelketan parte hartu! Fermin, Louis Amstrong, David Bowie edo Pink Floyd? Zure taldea garaipenera eraman!

Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/3490-blind_test_animazioa


Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea,...

ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.