Euskararen nazioarteko eguna : nola irudikatuko zenuke euskara ?
2014ko Azaroaren 12a | ± 54s
Urte guziez bezala 1949tik, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu datorren abenduaren 3an.
Eusko Ikaskuntzak sorturiko ekimena, aurten « euskara irudikatu » kanpaina sinple bezain ikusgarria sortu berri du. Hitz batekin deskribatuko duzuen argazkia igorri beharko diozue elkarteari, ondoko sare sozialen bidez: facebook, twitter edo Whatsapp (+34 618 18 49 49).
2014ko ediziorako Eusko Ikaskuntzak daraman kanpainari lotuko zaio Baionako Herria, euskararen alde diren Baiones guziei ekimen horretan parte hartzeko deia luzatuz.
Abenduaren 3an, euskararen nazioarteko egun horren ospatzeko, Baionan hartu argazki guziekin erakusketa birtuala osatuko dugu Baionako Herriak duen webgunean. Xede horrekin, Baiona hitza gehitzea galdegiten dizuegu zuen argazki eta hitza Eusko Ikaskuntzari bidaltzean.
Zuen argazkia eta hitza igortzeko epea azaroaren 28an finkatua da.