Euskararen Gidaritza Batzorde berezia
2014ko Azaroaren 27a | ± 32s
Abenduaren 2 huntan, Euskararen nazioarteko egunaren bezperan, etorkizunera begira jarriko dira Biarritzeko hautetsi eta EEPko ordezkariak.
Euskararen egoerari buruzko pundu zehatza egin ondoren, datozen 6 urteetako hizkuntza politika proiektua aurkeztua izanen da. Erronka eta proiektu guzien zehazte ariketa izango da.
Biarritzeko herriko etxeko aginte berriak euskararen aldeko politikan urrunago joateko xedea du, baia ekintza egituratu baten bidez, baita baliabide emendatzeen bidez. Konklusioak ondoko egunetan jakinaraziko dira.