Olerkitick dator bizia
2015eko Maiatzaren 13a | ± 23s
Iniziatiba ederra abiatua du Biarritzeko Gazte guneak, garapen iraunkorraren astearen baitan. Olerkitick du izena eta eko-joerak, olerkia eta parte hartzea ditu oinarri.
Egunero sakeletan metatzen zaizkigun txarteletatik abiatuta, olerkiak idaztea da helburua, euskaraz zein frantsesez. Txartela beste molde batean erabiltzeko aukera, gai inportante bat ardatz.