Animatzaile elebidunak formatzen
2015eko Ekainaren 4a | ± 50s
Cemea eta Uda Leku elkarteek BAFA ikastaldi elebidun bat antolatuko dute uztailaren 4tik 11ra, Hazpareneko CFAn.
Eskola erritmoen erreformakarekin, ipar euskal herrian euskarazko aisialdien antolatzeko behar haundi bat agertu da. Herri elkargo, herriko etxe desberdinak eta ikastola bezalako hainbat elkarteek animatzaile euskaldunen aurkitzeko zailtasunean aurkitu direnez, euskarazko formakuntza baten garatzea erabaki dute.
- Adin gabeko gazteen harrera kolektiboetan haur eta gazteen kudeaketa ikasi,
- Ardurak hartzeko formatu,
- Euskaraz formatu
- Euskaraz animatzeko tresnak sortu eta garatu
17 urtetik goitiko gazte eta helduentzat, izen emaiteak idekiak dira eta gurekin, abentura berri baten garatzeko prest diren animatzaile guziak gogo honez itxoiten dituzte.