Pantailak eta etxeko txikienak
Biarritzeko haurtzaindegiek desafio bat egingo dute maiatzaren 14tik 23ra: 10 egun pantailarik gabe.
2019ko Martxoaren 28a | ± 01min 39s
Zein eragin dute pantailek gure haurrengan?
LOA
Loa beharrezkoa da haurraren garapenerako. Pantailek igortzen duten argi urdinak melatoninaren isurtzea eragozten dute. Melatonina loaren hormona da, gure erritmo kronobiologikoa erregulatzen duena. Argi urdinaren eragin horrek 50 minutuz irauten du, eta horrek lokartzeko zailtasunak ekartzen dizkio haurrari.
Lotaratu aitzin pantailak begiratzeak ezinegona edo tentsioa ere sor ditzake, alta, lo hartu aitzineko momentu horietan haurrak lasaitasuna behar du.
HIZKUNTZA
Torontoko unibertsitateak (Kanada) 2017an argitaraturiko ikerketa baten arabera, zenbat eta denbora gehiago pasa pantaila aitzinean haur batek, orduan eta beranta gehiago izanen du hizkuntzaren ikas-prozesuan.
Hizkuntza garatzeko, txikiek hitzezko trukaketak behar dituzte. Beste haurrekin edo helduekin dituzten interakzioen bidez ikasten dute hitz egiten, batez ere familiartean. Pantailen aitzinean pasatzen duten denbora horrek trukaketak mugatzen ditu.
ARRETA eta KONTZENTRAZIOA
Pantailekiko esposizioak eragina du ere haurraren arretan eta kontzentrazioan, Angeline Lillard eta Jennifer Peterson ikerlariek 2011ko Virginiako Unibertsitateko (Estatu Batuak) ikerketa batean frogatu bezala.
Ikerketa horretan frogatua da kontzentratzeko gaitasuna aldatzen dela erritmo azkarreko marrazki bizidunak begiratu ondoren (irudi batetik bestera biziki fite pasatzen delarik, Bob L’Eponge gisakoetan).
Etxean errespetatzeko lau arau sinple
— PANTAILARIK EZ JATERAKOAN.
— PANTAILARIK EZ GOIZEAN ESKOLARA EDO HAURTZAINDEGIRA JOAN AITZIN.
— PANTAILARIK EZ HAURREN LOGELAN.
— PANTAILARIK EZ LOTARA JOAN AITZIN.
Iturria: