Euskararen irakaskuntza ereduak hobeto ulertzeko
Badakizu zehazki zer diren ordu parekotasuna, euskara indartua eta murgiltzea?
2019ko Martxoaren 29a | ± 45s
Ordu parekotasuna – Eskola publikoak eta katolikoak
Ama eskola > 5. urtea: irakaskuntzaren erdia frantsesez egiten da eta beste erdia euskaraz.
Gai guztiak bi hizkuntzetan lantzen dira.
Euskara indartua – Eskola publikoak eta katolikoak
Ama eskola: irakaskuntza osoki euskaraz.
Lehen maila: ordu parekotasuna.
Eskolako lehen urteetan, haurrak erreferente bakarra izango du. 1. Urtetik aitzina, bi erreferente izango ditu. Hizkuntza lasterrago ikasiko du.
Murgiltzea – Ikastola
Ama eskola > Lehen maila: irakaskuntza osoki euskaraz.2. urtea > 5. urtea: frantsesa pixkanaka txertatzen da.
Haurrak bi hizkuntzak menperatuko ditu 5. Urte bukaeran. Euskara eskolako komunikazio hizkuntza da (jantegia, haurtzaindegia, aire hartzea, ateraldiak…).