Euskaraz bizi #euskarazbizi #vivreenbasque
Ez ahantz euskara!
Besta antolatzaileak: zure bestan euskararen erabilera sustatzeko kita eskuragarri duzu urririk. Balia ezazu!
2020eko Urtarrilaren 21a | ± 01min 33s
2012tik, Mintzalasai elkarteak Baiona – Angelu – Miarritze hiri eremuan euskararen aldeko lan bat eramaten du. Urte guziez, besteak beste, 50 eragile biltzen ditu euskararen erabilera, ezagutza eta sustapena lantzen dituen egitaraua antolatzeko.
Oraingoan, elkarteak besta munduan euskararen erabilera bultzatzeko kit integral bat sortu berri du. Erabiltzeko prest diren euskarri pedagogikoz osaturik, edozein ekitaldi motari egokitua da:
- Iruditegiak eta lexikoak: Edatekoa eta jatekoa euskaraz manatzeko.
- Afixa pertsonalizagarriak: Prezio eta produktuak euskaraz bistaratzeko.
- Fitxa praktikoak: Laguntzaileek publikoaren harrera euskaraz egiteko.
- Elementu apaingarriak: Jendea euskaraz mintzatzea akuilatzeko.
- “Ahobizi” eta “Belarriprest” txapak: Jendeen arteko solasak errazteko.
Kit horren eskuratzeko eta lurraldeko besta desberdinetan erabiltzeko, 3 formula proposatuak dira:
- Zuhaurek egizu: Euskarriak deskargatu eta inprimatu https://mintzalasai.eus/euskara_bab/kit_besta atarian.
- Nire Kita: Materiala kostuprezioan erosi zuen erabilera propiorako.
- Prest-presta: Materiala Euskal Hirigune Elkargoari mailegatu.
Euskal elkargoa Mintzalasai elkarteari juntatu zaio materialaren hedapena bere gain hartzeko lurralde osoan. Kit sorta bat eskuragarri da Polo desberdinetan, tokiko besta antolatzaileen esku emateko. Mailegu hori urririk da, baina baldintzapean.
- Xiberoko lurralde eremuan - 05 59 28 41 80
- Garazi Baigorriko lurralde eremua - 05 59 37 32 03
- Errobiko lurralde eremua - 05.59.93.50.77
- Errobi Aturriko lurralde eremua - 05 59 44 15 99
- Hego Lapurdiko lurralde eremua - 05 59 48 30 85
- Baionako egoitza – 05 59 44 72 72