Euskarazko kultur berritasunen aurkezpenak sarean
Euskarazko literatur, disko eta ikus-entzunezko berritasunak aurkeztuko dira urtarrilean zehar bi web-mintegiren bidez.
2021eko Urtarrilaren 13a | ± 34s
Bi saio eginen dira Internet bidez:
- 2021eko urtarrilaren 21ean, 10:00 - 12:00: Helduen saileko euskarazko berritasunen aurkezpena Elkar liburudendako Peio d’Uhalt-en eskutik
- 2021eko urtarrilaren 28an, 10:00 - 12:00: Haur eta gazte saileko euskarazko berritasunen aurkezpena Libreplume elkarteko Ana Imaz eta IKAS-eko Elise Dilet-en eskutik
Batez ere profesionalentzat antolatu dituzte saio hauek EKE, Bilketa eta Biblio64-ek, euskaraz izanen dira bat-bateko itzulpenarekin.
Izen ematea on line edo Biblio64-eko Stéphanie Medrano deituz: 05 59 02 97 37