Eskulturen bisita gidatua, bizikletaz, euskaraz
Ondarearen Europako Egunen karietara, Miarritzeko Herriko Etxeak eskulturen bisita bat antolatzen du euskaraz. Bizikletaz eginen da itzulia, eta urririk da.
2021eko Irailaren 9a | | ± 33s
Irailaren 18an, larunbatarekin, Céline Arrossagaray gidarekin Miarritzeko eskulturen itzulia egiteko aukera izanen da, 15:00etan euskaraz, turismo bulegotik abiatuta.
Magdanena Abakanowicz, Killy Beall, Manolo Valdes, Jorge Oteiza, Zigor… Ikusiko duzuen bezala, eskultura bakoitzak bere istorioa du.
Parte hartzeko, izena ematea beharrezkoa da: https://www.weezevent.com/parcours-sculptures-a-velo-en-euskara
Bestalde, norberak bere bizikleta ekarri beharko du. Aukera izanen da ere Elkargoaren bizikleta bat mailegatzeko: www.velo-paysbasque.fr/